I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betetzeko eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2001eko apirilaren 18ko 9:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Empresarios Comerciantes del Casco Antiguo de Tudela", izeneko erakunde profesionalaren estatutu aldatuak. Elkarte horren lurralde eremua Tutera da, eta lanbide eremuak aipatu jardueran ari eta askatasun osoz eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten pertsonak hartzen ditu.
Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Manuel Luis Pérez López eta Alicia Iturralde Rota dira.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz egoki iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute idatziz, honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita bostean.-Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0104497