I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da, hau da, arrantzaren arloan indarrean dagoen arautegia urratzeagatik Francisco Segura Ortega jaunari ireki zaion 129/00 zehapen espedientearen jakinarazpena eta, ondorioz, agindu honen bidez lege horren 59.4. artikuluan xedatutakoa beteko da.
"360/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Francisco Segura Ortega jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea urratzeagatik zehapena jartzen diona.
Francisco Segura Ortega jaunari irekitako 129/00 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urriaren 16ko 1126/2001 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, Agoitz-Ekaiko zerrategiko zentralaren ubidean (Irati ibaia) arrantzan ibiltzeagatik, bi kainaberarekin eta arrantzarako baimenik izan gabe, betiere Foruzaintzak 2000ko apirilaren 1ean jarritako salaketaren arabera.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, 2001eko otsailaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dira Francisco Segura Ortega jaunari zehapen espedientea irekitzeko Foru Agindua eta dagokion Karguen Plegua.
Karguen Pleguan alegazioak aurkezteko ematen den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da zehapen administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea, Karguen Plegua bere horretan utziz.
Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Francisco Segura Ortega jaunari 50.001 pezetako isuna jartzea eta ehizarako baimena kentzea edo, beharrezkoa bada, hura lortzeko urtebeteko debekua ezartzea, egindako arau-hausteagatik, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horrexen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.
Pertsona desgaituak bere lizentzia utzi beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Desgaitzealdia zehapena administrazio bidean irmoa izaten den egunaren biharamunean hasiko da.
2. Arestian adierazi den foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:
a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, foru agindua jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Urratzaileak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.
c) Urratzaileak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.
Baldin eta deskribatu den merkatze hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.
3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.
5. Hartutako tresneria Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan dago, eta arau-hausleak 3.000 pezetaren truk berreskuratu ahalko ditu, ezarritako isuna ordaindu ondoren, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
5. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.
6. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamaseian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0104064