67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

115/2001 Foru Agindua, martxoaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Dantza klasikoaren espezialitateko titulu profesionala eskuratzeko ohiz gaineko probak prestatzeko programak, apirilaren 25eko 168/1991 Foru Dekretuaren arabera.

Uztailaren 1eko 1487/1994 Errege Dekretuak (ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretua aldatzekoa), zeinak hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia onesten zuen, bere 40. artikuluan ezartzen du 2000-2001 ikasturtean hezkuntza sistemaren antolamendu berria baino lehenagoko dantza ikasketak ematez bukatu eta iraungitze data horren hurrengo bi urteetan ohiz gaineko proben deia eginen dela plan horren arabera hasitako ikasketak bukatzeko ikasle batek, urriaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ematen dion eskubidea baliatuz ikasketa plan berrian sartu nahi ez badu. Hartarako, hezkuntza administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte eta hala bide denean zilegi izanen dute direlako proben prestalana erraztea.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, beraz, behar diren neurriak hartu behar ditu Foru Komunitatean indar duen ikasketa plana iraungitzeari dagozkion ohiz gaineko probak garatzeko, apirilaren 25eko 168/1991 Foru Dekretuarekin bat. Proba horiek 2000-2001 eta 2002-2003 ikasturteetan eginen dira. Departamentu horrek, halaber, zilegi du proben prestalana erraztea eta hartarako, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuak emandako txostenaren ondorioz, Foru Agindu honen helburu diren programak antolatu ditu, probak egin behar diren ikasturteetan garatzekoak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa Arautzeari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.b) eta c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitaterako arautzea zer baldintzatan eginen diren ohiz gaineko probak prestatzeko programak apirilaren 25eko 168/1991 Foru Dekretuak ezarri zituen dantza klasikoko erdi mailako ikasketen iraungipenak ukitutako ikasleek beren titulu profesionala eskura dezaten.

2. Proba horiek 2000-2001 eta 2002-2003 ikasturteetan eginen dira, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak agindu bezalako baldintzen arabera.

3. Nafarroako Berariazko Dantza Eskolak eratuko ditu probak prestatzeko ikastaroak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak finkatzen dituenak.

4. Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua lankide duela, finkatuko ditu, aurkeztu diren eskaerak ikusirik, programa eta ikastaroen edukiak eta antolamendu kontuak.

5. Ohiz gaineko probak prestatzeko programetan ikasle gisa onartzeko, honako baldintzak bete behar dira:

1. Nafarroako Berariazko Dantza Eskolan behar den ikasketa espedientea irekirik izatea 1991ko apirilaren 25eko 168/1991 Foru Dekretuak arautzen dituen irakaskuntzak iraungitzen diren denboran.

2. LOGSE ikasketa plan berrian sartu gabekoa izatea.

3. Lortu nahi dituen titulua edo tituluak eskuratzeko ikasketak bukatu gabekoa izatea.

4. Eskaera behar denboran eta moduan aurkeztea.

6. Eskaerak Nafarroako Berariazko Dantza Eskolako Idazkaritzan aurkeztu behar dira, eranskineko ereduaren arabera, programak iraunen duen bi aldien (2000-2001 eta 2002-2003) aurreko irailaren 5etik 15era.

7. Ikastaro eta programa bakoitzerako onartu diren eskaeren zerrenda Hezkuntza eta Kultura Departamentuko eta Nafarroako Berariazko Dantza Eskolako iragarki oholetan argitaratuko da irailaren bigarren hamabostaldian. Bertan adieraziko ere da matrikula nola eta zein epetan egin behar den.

8. Ohiz gaineko probak prestatzeko programen tarifak, 2000-2001 ikasturteko ikasle ofizialentzakoen antzekoak izanen dira, zor den bezala eguneratuak, hartarako eskaintzako ikastaro bakoitza irakasgai apartekotzat kontatuta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Esku ematen zaio Hezkuntza Zuzendari Nagusiari Foru Agindu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Agindu hau eta haren eranskina bidaltzea Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuari; Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atalari, Nafarroako Berariazko Dantza Eskolako ikuskatzaileari, Nafarroako Berariazko Dantza Eskolari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari, bertan argitara dadin.

Hirugarrena.-Foru Agindu honek eta haren eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Iragarkiaren kodea: A0103274