I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
538/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Azkoiengo Arau Subsidiarioak 10. poligonoko 722., 704., 705., 706. eta 707. lurzatietan aldatzeko espedientea, José María Castillo Villafranca jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Azkoiengo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten.
Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru agindu honetako xedapen zatian azaldutako zehaztapenarekin.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Behin betikoz onestea Azkoiengo Arau Subsidiarioak 10. poligonoko 704., 705., 706., 707. eta 722. lurzatietan aldatzeko espedientea, José María Castillo Villafranca jaunak sustatua, ondoko zehaztapen honekin:
-Sotos Gil eta Ramal Hondoko natur erreserbaren inguruko babesguneen zedarriztapen grafikoa onesten duen 307/1996 Foru Dekretuaren arabera, 10. poligonoko 722. lurzatiko lurrek natur gunearen kategoria dute, eta gainerakoek, aldatu beharreko 8.200 metro karratuak osatu arte, generikoak dira.
2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duena). Aldaketa horren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Azkoiengo Udalari eta José María Castillo Villafranca jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren bederatzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0105118