67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

370/2001 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27an, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusirako lokal bat zaharberritu eta dekoratzeko obrak lehiaketa bidez, presako izapidaketa duen prozedura irekiaz kontratatzeko espedientea onesten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako dei egin du Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27an, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusirako lokal bat zaharberritu eta dekoratzeko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Xedea: Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27an, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusirako lokal bat zaharberritu eta dekoratzeko obrak egitea.

Adjudikazioa: lehiaketa ireki publikoa.

Lizitazioaren prezioa: 100.076.961 pezeta, BEZa barne (601.474,65 euro).

Kontratisten sailkapena: C taldea, d kategoria.

Aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 13 egun naturaleko epearen barrenean.

Agiriak: jatorrizkoaren edo kopia kautotuen bidez, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuko erregistroan: Abejeras kalea, 1, behea, 31007 Iruña.

Administrazio klausula partikularren pleguak eta azterketa teknikoa interesatuen esku daude, goian aipaturiko helbidean irekiko dira, bulegoko orduetan, hots, 8:30etatik 14:30ak arte.

Proposamen ekonomikoen irekiera: proposamenak goian aipaturiko helbidean aurkezteko epea bukatu eta zortzigarren egun balioduneko 12:00etan. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusian (Gaiarre, 2-behea, 31005 Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: a0105389