I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
828/2001 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Barne zuzendari nagusiak emana, 2001erako Agoizko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako epaitegietako zaintza eta segurtasun zerbitzua kontratatzeko espedientea onesten duena.
Barne zuzendari nagusiak, 2000ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez, lizitaziorako dei egin du 2001erako Agoizko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako epaitegietako zaintza eta segurtasun zerbitzua kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:
-Xedea: 2001erako Agoizko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako epaitegietako zaintza eta segurtasun zerbitzua kontratatzea.
-Esleitzeko prozedura: irekia.
-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
-Izapidaketa: arrunta.
-Aurrekontua: 12.500.000 pezeta edo 75.126,51 euro, BEZa barne.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren eguneko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak; aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.
Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik laugarren eguneko 12:00etan, jendaurreko ekitaldian, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean.
Administrazio klausulen pleguak lizitatzaileen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean).
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita zortzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
.............. j/a.k ........(e)n, ............... kalean bizi denak eta ......... NAN duenak, bere izenean edo .......... ordezkatuz (kasuan kasuan) 2001eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte Agoizko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako epaitegietako zaintza eta segurtasun zerbitzua kontratatzeko lizitaziorako administrazio klausula partikular eta teknikoen pleguaz jabeturik, konpromisoa hartzen du osorik egiteko, aipaturiko agiriei hertsiki lotuz, .......... pezetatan (zenbakiz eta letraz), BEZa barne.
*Ustekabeko zerbitzuen prezioa orduko
...............(e)n, ...................aren .....(e)an.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0105592