I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
58/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Vianako industrialdearen desjabetze eremua mugatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak ezartzen dituena.
Nafarroako Gobernuak, 2000ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Vianako industrialderako udalez gaindiko plan sektoriala. Desjabetzapena aurreikusi zen hura egiteko baliabide gisa.
Otsailaren 26ko 53/2001 Foru Dekretuaren bidez, Vianako industrialderako udalez gaindiko plan sektorialeko desjabetze eremua mugatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zen.
Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, urtarrilaren 18ko 10/2001 Foru Aginduaren bidez, desjabetze eremua mugatzeko proiektua hasiera batez onetsi zuen eta "Vianako industrialdeak" ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda hamabost egun baliodunetan jendaurrean jarri.
Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, 2001eko maiatzaren 10eko Foru Aginduaren bidez, desjabetze eremua mugatzeko proiektua, Vianako industrialdearen desjabetzapenak ukituriko titular, ondasun eta eskubideen zerrenda osoa onetsi zituen eta Administrazioaren ordezkari eta perituak izendatu.
Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria naizen aldetik.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Vianako industrialdearen desjabetze eremua mugatzeko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei eta Vianako alkateari dei egitea Vianako udaletxean ager daitezen 2001eko ekainaren 18, 19, 20 eta 21ean, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.
2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.
3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta Vianako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da. Aditzera ematen da argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere ematen dela, titularra nor den edo non dagoen jakiterik ez dagoen kasuetan.
4. Foru Agindua titular ukituei banakako zitazioaren bidez jakinaraziko zaie.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagoitia Ripoll.
Iragarkiaren kodea: A0104967