Iragarkia
67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
57/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana. Honen bidez behin betikoz onetsi da "Vianako (Nafarroa) industrialdea" izeneko proiektuaren ondoriozko desjabetzapen eremuko mugapen proiektua eta desjabetzapenak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Administrazioaren ordezkari eta perituak izendatu.
Nafarroako Gobernuak 2000ko abenduaren 18an hartu Erabakiaren bidez, Vianako industrialdeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala behin-betikoz onetsi zuen eta haren onura publikoa deklaratu. Proiektua gauzatzeko desjabetzapen sistema aurreikusi zen.
Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, urtarrilaren 18an eman 10/2001 Foru Aginduaren bidez, "Vianako (Nafarroa) industrialdea" proiektuaren desjabetzapen eremuko mugapen proiektua hasiera batez onetsi zuen, eta desjabetzapenak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda osoa 15 egun baliodunez jendaurrean paratu.
Vianako Industrialdeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko Desjabetzapen Eremuko Mugapen Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela deklaratu zen otsailaren 26ko 53/2001 Foru Dekretuaren bitartez.
Jendaurrean egon den aldian alegazio hauek aurkeztu dira:
María Asunción Ramírez García andreak alegatu du oraindik badela Vianan ekimen pribatuko lurzoru industriala eta aukera eskasak dituela herriak industriaren aldetik, eta, beraz, ez dela bidezkoa horrelako industrialdea egitea. Kontuan hartu behar da, gainera, laborari eta ustiatzaileen kalterako sustatzen dela.
Ildo horretan, esaten du ondasun eta eskubideen zerrendan sartu zaion finkan biltzen duela bere mahats produkzio osoaren erdia eta horrek kalteak sortuko dizkiola. Finkaren deskripzioari dagokionez, alegatu du artisau moduko putzu bat dagoela, lur azpian ura biltzen duena, hala nola lanabesak gordetzeko eraikuntza bat.
Eskatu du, aurrena, industrialdearen eremua berraztertu eta udalerriaren benetako premien arabera muga dadila eta kanpoan utz daitezela behar ez diren lurrak, berea, kasu. Bigarrenik, eskatu du kontuan har dadila finkaren deskripzioari buruz alegatu duena.
Ignacio Fernández-Barrena Esparza jaunak, katastroko 19. poligonoko 179. lurzatiaren titularra den aldetik, alegatu du biltegi bat dagoela, lehen desjabetu ez bazen ere, orain ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendan ageri dena.
Fernández jaunaren alegazioaren arabera, 1998ko abenduaren 15ean aipatu finka okupatu aitzineko akta egin zen erreserba espedientea betetzeko eta akta horretan berariaz azaltzen zen biltegia ez zela desjabetu behar. Hala eta guztiz, gaur eguneko U.P.S.ak biltegia desjabetu dio, eta, ondorioz, bere dirubidea kendu.
Eskatu du nabea ken dadila desjabetzapenetik. Okupatu aitzineko akta aurkeztu du, 1998ko azaroaren 9koa.
Teresita de Jesús Hueto Sainz andreak, bere izenean eta Angel Hueto Sainz eta María Luisa Hueto Sainz jaun-andreen izenean, alegatu du 19. poligonoko 907. lurzatiaren titularrak direla (proiektuko VI-046 finka), Virginia Sainz Martínez-Virgala andrearen oinorde-deklarazioaren ondorioz, eta lurzatiak 16.277,85 m2 dituela.
Eskatu dute ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda eta finkaren azalera alda daitezela. Ondoko agiri hauek aurkeztu ditu: Errioxako Germán Araiz Los Arcos notarioaren aurrean emandako ahalordetzearen eskrituraren fotokopia, abintestato oinordeen deklarazioaren autoa, Lizarrako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiak emana, eta desjabetzapenak ukituriko finkaren neurketa-plano bat, Alberto Goita Chasco arkitektoak sinatua.
Francisco Javier Indave Huarte jaunak, Manufacturas Vinílicas, S.L.ren izenean, katastroko 909. (proiektuan: VI-048) eta 1026. (proiektuan: VI-070/1) lurzatien jabea den merkataritzako sozietatearen izenean alegia, gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu du aipatu Aginduaren aurka, hala nola alegazio-idazki bat, biak berdin berdinak, eta desjabetzapenetik salbuesteko eskabidea.
Alegazio idazkian, katastroko 909. lurzatiari dagokionez (proiektuan: VI-048), esan du UPSak hiri lurzoru finkatuen sailean sartu duela finka osoa, eta proiektuak finkaren ekialdeko puska bat besterik ukitzen ez duela, gaur dagoen nabearekin paraleloan eta bide izateko lurzoru urbanizagarri gisa sailaktua. Lur horiek desjabetzen baldin badira, moztu eginen da nabera sartzeko bidea, bai langileentzat, bai ibilgailuentzat. Horren ondorioz, gutxitu eginen da aparkalekuen kopurua eta behartuta egonen da produkzio katea aldatzera. Ez da bidezko lur horiek desjabetzea eta besteak finkatzea, ez eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzea eta besteak hiri lurzoruen sailean sartzea ere.
Eskatu du, aurrenik, bide bikoitza ken dadila eta, ondorioz, hori egiteko behar den lurra salbuetsi dadila. Modu subsidiarioan, eskatu du desjabetu beharreko lur puska hiri lurzorutzat har dadila, enpresaren produkzio katearen berregituraketak eta aparkalekuen, sarbideen eta ikuspegien galerak sortutako kalteak justiprezioan sar daitezela kalte-ordainetarako eskubide gisara, eta proiektuak duen ondoko akats hau zuzen dadila: 1026. lurzatian goi tentsioko azpiestazio bat sartu da lurzati honetan sartu ordez, eta, horren ondorioz, desjabetzapenak ez du hura ukitzen.
1026. (proiektuko VI-070/1) finkari dagokionez, eskatu du hiri lurzoru gisara sailka dadila, Arau Subsidiarioek horrela sailkatzen baitute; gainera, lurzoru mota horren zerbitzuak eta jarduerarako baimena zituen UPS onetsi baino lehen, nahiz eta baimena ez erabiltzea erabaki. Bestalde, oroitarazten du Industria Departamentuak berak jakinarazi ziela zenbat kargatu behar zien egin beharreko poligonoa urbanizatzeagatik. Proiektuari buruzko txostenean bildutako filosofia (dauden eraikuntzei buruzkoa) ez dator bat lurzatiaren desjabetzapenarekin, eta, beraz, bere ustez, kontuan hartuta UPSaren xedea industriak paratzea dela, bidegabekeria da bere lurzatia desjabetzea.
Horiek horrela, eskatu du desjabetzapenaren eremutik ken dadila, eta, subsidiarioki, hiri lurzoru gisa sailka dadila; hortaz, bi desjabetzapenak hiri lurzoruan eginak direla kontsideratuko da balorapena egiterakoan.
Alegazioen bigarren idazkiari dagokionez, aurreko argudioak errepikatu ditu, baina gaineratu du egun dagoen industria antolamenduz kanpoko legezko egoeran geldituko dela UPSean aurreikusi eta VI-048 finka ukitzen duen bidea eginez gero. Berriz ere eskatu du 1026. lurzatia (proiektuko VI-070/1 finka) proiektutik ken dadila. Jarritako errekurtsoaren eta aurkeztutako alegazioen fotokopiak ekarri ditu.
Ebro Ur Konfederazioak, zerrendan erreka gisara definitutako VI-116 finkaren titularra den aldetik, idazki bat aurkeztu du eta bertan azaldu ondasun publikoa dela haren izaera alienaezina, preskribiezina eta bahiezina eta horregatik ezinezkoa dela hura okupatzea, non eta gorabehera bereziak gertatu direla-eta, dagokion administrazio espedientea tramitatzen ez den.
José Manuel Pellejero Beltrán jaunak, 19. poligonoko 921. lurzatiari buruz, oinordetza onartzearen eskritura aurkeztu du, 1996ko uztailaren 26an Mª Pilar Chocarro Ucar notarioaren aurrean emana, bertan egiaztatzen baita José Manuel, Ignacio, Francisco Javier eta Judith Pellejero Correa jaun-andreen titulartasuna, laurden zatitugabeetan banatua jabetza soilari dagokionez, eta José Pellejero Beltrán jaunarena, usufruktuari dagokionez.
Asunción García de Vicuña Gauna andreak, Autobuses La Vianesa, S.L.ren eta Jesús Abadía García de Vicuña jaunaren izenean, katastroko 929. lurzatiaren (proiektuko VI-067 finkaren) jabekideen izenean alegia, alegatu du nabe bat eraikitzen ari direla aipatu lurzatian, Nasuinsak ezarritakoari jarraikiz eta 5.078.664 pezetako abala egin ondoren, eta orain bigarren fasea eraiki behar dela, aurrekoaren ondoan, Udalak agindu bezala.
Eskatu du bere lurren desjabetzapena baliogabetu dadila, sortutako kargak, aurkeztutako abalean sartu direnak, ordaindu ondoren.
Ildefonso Rojas Vinue jaunak Caucho Metal Productos Navarra S.L.ren izenean, adierazi du Vianako Udalari industria egiteko lurrak erosi zizkionean, orduan behar zutena baino lur gehiago erosi ziotela, gero, behar izanez gero, handitu ahal izateko.
Planteatutako proiektuak ezinezkoa egiten du instalazioak handitzea eta, hortaz, handitze hori beharrezkoa balitz, beste toki batera eraman beharko litzateke industria.
Eskatu du desjabetu beharreko eremua berrazter dadila eta bere finka horretatik kendu.
Angel Duque Arina eta María Nieves Chasco Fernández jaun-andreek, 19. poligonoko 778. lurzatiaren jabeak diren aldetik (proiektuko VI-040/2 finka), adierazi dute ez dagoela arrazoirik beren finka, ondasun eta eskubideen zerrendan sartu dena, desjabetzeko. Ez dira aski justifikatu beren nabea desjabetzeko arrazoiak, kontuan hartzen bada desjabetzapenak onura txikia ekartzen diola proiektuari, baina kalte handia haiei.
Alegatu dute lurzoruaren erreserba egiteko proiektuak berak berariaz baztertu zuela beren finka eta, beraz, hartutako konpromiso horren arabera, ez dela orain desjabetu behar.
Hirugarrenik, esan dute proiektuak berak ez duela beren finka ukitzen, baina bai hari loturiko zerbitzu orokorrek, eta, hori horrela izanik, ez dutela oztoporik ikusten nabea eta sarbide bat beren horretan utzi eta desjabetzapenetik salbuesteko.
Desjabetzapenak kalte larriak ekartzen dizkie alegazio egileei, izan ere, nekazaritza dute dirubide bakarra eta nabea, berriki egokitu dena, nekazaritzako lanabesak eta uztak gordetzeko erabiltzen dute. Azkenik, alegatu dute nabearen azalera 592 metro koadrokoa dela.
Beren nabea ez ukitzeko eskatu dute.
Juan Antonio Ciaurri Otero jaunak, VI-083 eta VI-084 finken jabea denak, lehenbiziko finkari dagokionez, alegatu du haren benetako azalera 4.987 metro koadrokoa dela, eta horietako 3.016 metro koadro landalurrak direla eta 1.971 hiri lurzoruak. Bigarren finkari dagokionez, 15.536 metro koadrokoa da eta horietako 10.406 landalurrak direla eta 5.131 hiri lurzoruak. Finkaren gaur eguneko titulartasunari buruz alegatu badu ere, ez du jabetza titulurik aurkeztu. Finken lurzatien zedula ekarri du, eta plano baten fotokopia, Alfredo Ramos Alonso jaunak sinatua.
Titulartasunari buruzko alegazioak aintzat har daitezela eskatu du.
Mercedes Landaluce Enrique andreak, VI-102 finkari buruz, alegatu du espedientearen arabera finkaren jabekideak direla Jesús Landaluce Enrique eta Mercedes Landaluce Enrique jaun-andreak, baina 1989tik aparteko bi finka dira erregistroan. Eskatu du, aurrenik, zehatz dadila proiektuak zein finka ukitzen duen.
Bigarrenik, zerrendan sarturiko azalera poligonoko zerbitzu orokorrek ukitzen dute eta, beraz, eskatu du hodiak poligonoaren eremuaren barruan egin daitezela edo, bestela, finka osoa sar dadila desjabetu beharreko eremuaren barruan, zati bat desjabetzeak kalte larriak sortuko bailizkioke.
Finka bat bitan zatitzeari buruzko eskritura publikoaren fotokopia partziala aurkeztu du, noiz eman zen, zein notarioren aurrean, nork eman zuen eta abar adierazi gabe.
Mª Teresa Gauna Esteban andreak, katastroko 20. poligonoko 840. lurzatiaren jabea den aldetik, bere finka desjabetu beharreko eremutik kentzeko eskatu du, proiekturako nahitaezkoa ez delako eta altxonbide baten ondoan dagoelako. Lurzatien zedula eta agiri pribatua aurkeztu ditu.
Adolfo Martínez de Laño jaunak, proiektuko VI-111 finkaren jabea denak, oinordetzaren onarpenaren eta esleipenaren eskritura aurkeztu du, Martínez de Laño Artola senideek Pedro Pineda Massip jaunaren aurrean emana eta José Martínez Laño jaunari Laño senideen oinordetza esleitzen diona.
Proiektua aldatu eta ukitutako instalazioak baloratzeko eskatu du.
Vicente Bujanda Garín de Lazcano jaunak, katastroko 2. poligonoko 929. lurzatiaren jabea denak (proiektuko VI-115 finka), alegatu du ukituriko finka landatua dagoela eta, gainera, ur hornidura duela.
Finkaren deskripzioa aldatzeko eskatu du, ureztalur gisara definitzeko eta ura duela baloratzeko. Ez du dokumentaziorik aurkeztu.
Félix Bujanda Diaz de Cerio jaunak, proiektuko VI-117 finkaren jabea baita, alegatu du lurzatia lurzoru urbanizaezin gisara sailkatua dagoela eta, beraz, UPSak ez lukeela ukitu behar.
Ukitutako bere lurzatiaren sailkapena aldatzeko eskatu du, eta, desjabetzapenari begira, lurzoru urbanizagarritzat har dadila.
Aurreko alegazio idazkiez gain, gora jotzeko ondoko errekurtso hauek aurkeztu dira Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 18an eman 10/2001 Foru Aginduaren aurka:
Francisco Indave Huarte jaunak, Manufacturas Vinílicas S.L.ren izenean, katastroko 19. poligonoko 909. (VI-048) eta 1.026. (VI-07011) lurzatien jabea den enpresaren izenean alegia, aurkeztutakoa, non berriz aipatzen dituen alegazio idazkian azaldutako argumentuak.
Proiektuko VI-048 finkari dagokionez eskatu du desjabetu beharreko lurrak hiri lurzoru gisara sailkatzeko eta justiprezioan sar daitezela desjabetzapenak sortutako kalte guztiak (aparkalekuen, sarbideen eta ikuspegien galera eta nabea antolamenduz kanpo uztea).
VI-070/1 finka desjabetzapenaren eremutik kentzeko eskatu du, eta, subsidiarioki, azpiestazio bat ere ken dadin.
Gregorio Ignacio Riaño Marauri eta Adolfo Gajate García jaunek, VI-067 finkari (katastroko 19. poligonoko 929 lurzatiari) buruz, adierazi dute 518 metro koadroko nabe bat eta 68 m koadroko bulego bat dituztela bertan. Alegatu dute industriako nabeetarako proiektu ikus-onetsia aurkeztu zutela 1982an.
2000ko urrian, Vianako Udalak banku abal bat aurkezteko agindu zien lurzatiaren barneko urbanizazioa bermatzeko, tramitatzen ari den industrialdeak ukitzen baitzuen; bestalde, aurreko baldintza eta aurreikusitako onartu zituen.
Desjabetzapen hori baliogabetzeko eskatu du. 2000ko urriaren 24an Vianako Udaletxean jabeek eta Udalak egindako bilkuraren aktaren fotokopia aurkeztu du.
Gregorio Ignacio Riaño Marauri jaunak, Construcciones Rialgarpe, S.L.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du aurrekoarena bezalako edukiarekin, eta adierazi du lurzati horretan berean eraikitzen ari den nabe baten (1.331 m&2) eta bulego baten (68 m&2) jabea dela. Bere lurzatiaren desjabetzapena baliogabe uzteko eskatu du.
José Luis Matute Azpillaga jaunak, Construcciones Samaniego S.L.ren izenean, katastroko 19. poligonoko 1.027 lurzatiaren (proiektuko VI-070 finkaren jabea den aldetik, alegatu du jarduerarako eta obretarako lizentzia duela eta gaur den egunean irekitzekoa tramitatzen ari dela. Adierazi du eskaera aurkeztu diola "Navarra de Suelo Industrial, S.A.ri lurzoruaren erreserba egiteko.
Desjabetzapena bere ondasun eta eskubideei dagokienez baliogabetzeko eskatu du.
Aurkeztutako alegazioei eta gora jotzeko errekurtsoei ondoko erantzuna eman zaie:
Alegazioak banan-banan aztertu aurretik, oroitarazi behar da UPSak, 10/94 Foru Aginduko 62, artikuluan agindutakoari jarraikiz, hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisara sailkatu dituela bere eremuko lur guztiak, eta, zehazki, hiri lurzoruei dagokienez, men egin diola Vianako Arau Subsidiarioetan ezarritako sailkapenari. Hiri lurzoru gisa sailkaturiko lur horiek finkatu egin dira eta desjabetzapenetik salbuetsi.
Beraz, UPSaren arabera urbanizagarri diren lurrak besterik ez dira ukituriko desjabetzapenean, alde batera utzita zer definizio duten ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendan, definizio hori lurren barneko ezaugarriei jarraikiz egin baitzen. Onetsitako Foru Aginduaren arabera, desjabetu beharreko lurrak hainbat sailetan banatzen dira, adibidez, landalurrak, lehorrekoak, ureztalurrak etab., baina definizio horiek alde batera utzirik, denak sartu dira lurzoru urbanizagarrien sailean, eta justiprezio aldian 6/98 Legean (LRSV) sailkapenerako ezarritako legezko irizpideei jarraikiz baloratuko dira.
Hortaz, UPSaren eremuan sarturiko lur guztiak, bai proiektuak berak ukiturikoak, bai poligonoko zerbitzu orokorretarako behin betiko okupatu behar direnak, hiri lurzoruaren sailkapena hartu dute (finkaturik eta desjabetzapen eremutik bazterturik), edo urbanizagarriarena (desjabetzapen eremuan sartuta).
Aurrekoa esan ondoren, ondoko erabakia hartu da: ezarritako jarduera industriala izanik, erabilerari eta kokalekuari dagokienez UPSaren antolamenduarekin bateragarriak diren nabeen jabeak baztertu eginen dira desjabetzapen eremutik, nabeari dagokionez, baina nabeak hartzen ez duen zatia desjabetuko da; ondoren, poligonoa desjabetu eta exekutatu ondoren, aldameneko lurzati industrial bat adjudikatu ahalko zaie, egun dituzten eraikinak zabaltzeko, eta horrela ez da aurreikusitako antolamenduaren kontrako hondar-lurzatirik sortuko.
Orain arte azaldutakoarekin bat, erabaki da ondoren azaltzen diren jabeen nabeak finkatu eta desjabetzapenetik salbuestea:
La Vianesa, S.L. (VI-067 finka)
Eraik. azal.Planta 62,5 x 20 = 1.204 m2
Samaniego, S.L. (VI-070 finka)
Eraik. azal.Planta: 2.726,4 m2
Cereales Barco, S.A. (VI-31/1 finka)
Eraik. azal.Planta: 929 m2
Talleres Ortigosa, S.L. (VI-020 finka)
Eraik. azal.Planta: 2.819 m2
Aurreko guztia esan ondoren eta alegazioen banan banako azterketari hasiera emateko, Ramírez García andrearenari buruz esan behar da garrantzi gutxikoa dela Vianan lurzoru industrial pribatua dagoen ala ez.
Oraingo jarduketa hau jarduketa publikoa da, merkatuan parte hartu nahi duena, lurzoru industriala agenteen eskura jarriz ahalik eta baldintza hoberenetan eta, hain zuzen ere, ekimen pribatuak planteatu ere egiten ez duen tokira ailegatuz.
Beraz, alegazioa ezetsi da.
Jarduketak laborariei ezartzen dien kostuari dagokionez, antolamendurako aukeratu den ereduak, UPSak, berekin dakar lurzoru urbanizaezinetan jardutea eta horretarako urbanizagarri bihurtzea; hori dela eta, logikoa da nekazariei ukipenak egitea.
Ezetsi egin da alegazioa.
Alegazioan aipatutako gainerako aferei buruz adierazi behar da ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendak kontuan hartu duela ukituriko lurzatian putzu bat eta biltegi bat daudela, eginen den okupazio aktan deskribatu eta baloratuko direnak. Horretarako, dagozkion ziurtagiriak eraman beharko ditu ekitaldi horretara.
Ezetsi egin da alegazioa.
Fernández Barrena jaunaren alegazioari buruz esan behar da nekazaritzako biltegia dela, UPSaren antolamenduarekin bateraezina dena, eta garrantzi txikikoa dela lehendik tramitatu den erreserba espedientetik baztertzea. Espediente horretan ez zen bere eremuan sartu, ez baitzen beharrezkoa nabeak desjabetzea, lurzorua baizik, 10/94 Foru Legeko 262. artikuluan agindutakoari jarraikiz. Gaur den egunean, berriz, UPSa exekutatzen ari baita, ezinbestekoa da hura desjabetzea, planeko antolamenduarekin bateraezina delako.
Ezetsi egin da alegazioa.
Hueto anai-arrebek aurkeztutako alegazioari dagokionez, adierazi behar da ekarritako dokumentazioak frogatu egin duela Virginia Sainz Hueto andrearen oinordeak direla, baina ez desjabeturiko finkaren titularrak direla, ez baita jakiterik izan oinordetza onartu duten eta oinordetzako ondasunak haien izenean inskribatu diren ala ez.
Horregatik, ukituriko finkaren titulartzat jotzeko, desjabetutako finka barne hartzen duen oinordetza onartzearen eskritura aurkeztu beharko dute, bai eta beren izenean inskribatu izanaren erregistroko datuak ere.
Ezetsi egin da alegazioa.
Finkaren azalerari dagokionez, akta egiten denean neurtuta ateratzen denaren arabera desjabetuko da.
Ezetsi egin da alegazioa.
VI-048 finkari buruz Manufacturas Vinílicas, S.L.k aurkeztu alegazioari dagokionez esan behar da, UPSeko antolamenduaren arabera ezinbestekoa dela lur horiek desjabetzea. Desjabetzapen horrek, kontrakoa alegatu bada ere, ez du produkzio katea ukitzen, ez eta sarbidea kentzen ere, proiektuan sarbide eta aparkaleku berriak aurreikusi direlako. Bestalde, planak ez du nabearen egoera juridikoa ukitzen, ez baita inoiz antolamenduz kanpoko legezko egoeran gelditzen.
Nolanahi ere, urbanizazio proiektuan konponbide teknikoa emanen zaie ager litezkeen problema teknikoei.
Ez da egia Arau Subsidiarioetan lur hauek hiri lurzoru gisara sailkatu zirenik, lurzoru urbanizagarri gisara baizik. Hiri lurzoruaren kategoria zuen bakarra gaur dagoen nabe industriala da, UPSean ere hiri lurzoru gisara sailkatuta dagoena.
Alegazioa ezetsi da eta, UPSaren zehaztapenekin bat, lur horiek lurzoru urbanizagarrien sailean sartu dira eta horiek baloratzeko irizpideak 6/98 Legean (LRSVan) ezarritakoak berak izanen dira (justiprezio aldian zehaztuko dira).
Azpiestazio elektrikoari dagokionez, gaur ez baita erabiltzen, aktak egiteko ekitaldian neurtuz egiaztatuko da desjabetzapenak ukitzen duen ala ez.
VI-070/2 finkari dagokionez, UPSean urbanizagarri gisara sailkatu dira lur horiek, Arau Subsidiarioetan bezala, hortik hartu baititu funtsean UPSak bere irizpideak. Lur horiek 6/98 Legean (LRSVan) ezarritakoari jarraikiz baloratuko dira.
Ezetsi egin da alegazioa.
Ebro Ur Konfederazioak alegatutakoari dagokionez, kontuan hartu behar da erakunde horrek ibilgua mozteko lanetarako baimenaren jakinarazpena eman zuela 2001eko urtarrilaren 3an, eta, horren ondorioz, sustatzailea beharturik dagoela obren ondoriozko bideratze berria Ebro Ur Konfederazioaren izenean inskribatzera. Alegazioa onartu da Ebro Ur Konfederazioak berak emandako txostenean adierazi bezala, eta, hortaz, baliogabetu egin da desjabetzapena.
Pellejero jaunak aurkeztutako alegazioa onartu egin da, eta, ondorioz, aldatu da ukituriko finkaren titulartasuna.
La Vianesa, S.L.k eta Jesús Abadía García de Vicuña jaunak aurkezturiko alegazioa onetsi da eraikitako nabea desjabetzapenaren eremutik kentzeari dagokionez, azaldu den bezala. bere finkaren gainerako zatia, berariaz kendu ez dena, ukituriko ondasunen zerrendan sartu da.
Caucho Metal Productos Navarra, S.L.ren alegazioari dagokionez esan behar da ez dela bidezkoa lur puska bat ere salbuestea, egun dauden eraikinak finkaturiko hiri azaleraren barruan daudelako.
Alegazio egileari oroitarazi behar zaio ez duela egiaztatu zerrendan sarturiko finkaren titulartasuna bere izenean inskribaturik dagoela Erregistroan eta, beraz, aktak egiteko ekitaldian egiaztatu beharko duela.
Gainerako alegazioak ezetsi dira.
Duque Arina jaunak eta Nieves Chasco Fernández andreak aurkeztutako alegazioari dagokionez, esan behar da desjabetu beharreko finkan duten nabea nekazaritzarako erabiltzen dela eta UPSeko antolamenduarekin bateraezina dela. Hortaz, berdin da erreserba proiektuan desjabetzeko sartu ez izana. Gaur egun UPSeko antolamenduarekin bateraezina denez, desjabetu egin behar da. Azaldu zen bezala, UPSean urbanizagarri gisara sailkatu da lurzoru osoa, hiri lurzorutzat sailkatutakoak salbuetsi baitira, finkatu direlako. Desjabetu beharreko lurzoru urbanizagarriak baloratzeko irizpideak indarra duen legerian ezarritakoak izanen dira (6/98 Legea).
Alegazioa ezetsi da.
Ciaurri Otero jaunak alegatutakori dagokionez adierazi behar da desjabetu beharreko bere finken azalera justiprezioan egiten den neurketan ateratzen dena izanen dela. Finkaren titulartasunari buruz alegatu badu ere, ez du esaten duena agiri bidez egiaztatu eta, beraz, akta luzatzerakoan kontuan hartuko da Jabetza Erregistroan noren izenean dagoen, salbu eta jabetza tituluak edo erregistroaren informazioa aurkezten badu akta egiten denean.
Alegazioa ezetsi da.
Landaluce andreak alegatutakoari dagokionez, egiaztatu da ez dela beharrezkoa bere finka ukitzea. Onartu egin da, beraz, eskaturikoa eta hasieran onetsitako zerrendan ageri zen finka desafektatu, ukitu behar ez diren gainerako finkekin egin den bezala.
Gauna Esteban andrearen alegazioari dagokionez, egiaztatu da ez dela beharrezkoa bere finka aldi batez ukitzea. Onartu egin da, beraz, eskaturikoa eta hasieran onetsitako zerrendan ageri zen finka desafektatu, ukitu behar ez diren gainerako finkekin egin den bezala.
Martínez de Liaño jaunak alegatutakoari dagokionez esan behar da, aurkeztu duen dokumentazioa ikusirik, proiektuak ukituriko finka Vicente Martínez de Liaño jaunarena dela. Ukituriko finka ibai baten ondoan dago eta, aurkeztutako eskrituran azaltzen direnen artean, Vicente Martínez de Liaño jaunari adjudikaturikoak bakarrik betetzen du baldintza hori eta, beraz, horri dagokio jabetza.
Alegazioa onartu da.
Bujanda Garín de Lazcano jaunaren alegazioari dagokionez, adierazi behar da ukitzen zaion lursaila urbanizagarri gisara sailkaturik dagoela, proiektuan bere barneko ezaugarriei jarraikiz definitu bada ere. Horregatik, justiprezio aldian zehaztuko diren balorazio irizpideak 6/98 Legean (LRSV) ezarritakoak izanen dira.
Alegazioa ezetsi da.
Félix Bujanda Díaz de Cerio jaunak aurkeztutako alegazioari dagokionez, adierazi behar da, lehen ere esan den bezala, UPSean sarturiko lur guztiak, hala poligonoak berak ukiturikoak, nola behin betiko okupatu beharrekoak, hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisara sailkatu direla eta lehenbiziko kasuan kendu egin direla desjabetu beharreko eremutik, eta bigarrenean sartu. Zehazki, Bujanda jaunaren lursailak, alde batera utzita zertarako diren, lurzoru urbanizagarri gisara sailkatuko dira, 6/98 Legean (LRSV) ezarritako legezko irizpideei jarraikiz. Alegazioa adierazi bezala onartu da.
Jarritako gora jotzeko errekurtsoei dagokienez adierazi behar da gaur den egunean erabakigarria ez den administrazio egintza baten jendaurreko aldian gaudela; tramiteko egintza izanik, ez da irmoa eta, beraz, ezin zaio errekurtsoa jarri. Hori horrela, bidezkoa litzateke jarritako errekurtsoak ezestea, tramiteko egintza errekurritu ezinen aurka paratu baitira, baina, administrazio prozedura gobernatzen duen printzipio antiformalistatik abiaturik, aurkeztutako errekurtsoak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendari egindako alegazio idazkitzat hartu dira eta erantzuna eman zaie.
Manufacturas Vinílicas S.L.ren alegazioari/gora jotzeko errekurtsoari dagokionez, aurkeztutako alegazio idazkiaren eduki berbera baitu, ikus bedi aurretik emandako erantzuna. Bakarrik esan behar da, VI-070/1 finkaren desjabetzapena baliogabetzeko eskaerari buruz, beharrezkoa dela desjabetzapen hori proiektuko antolamendua burutu ahal izateko eta, beraz, ezetsi dela eskatutakoa.
Riaño Marauri eta Garate García jaunek eta Construcciones Rialgarpe S.L.k aurkeztutako errekurtsoa ezetsi da eta, hortaz, lur horiek desjabetu beharreko eremuan sartu dira, UPSeko antolamendua burutzeko beharrezkoak baitira.
Construcciones Samaniego S.L.ren alegazioa onetsi da, txosten honen hasieran adierazitakoari jarraikiz. Lehen adierazitako azalera salbuetsiko da bakarrik.
Ikusirik aurkezturiko alegazioak eta horien erantzunak, eta mugaketa proiektuan eta ukituriko titular, ondasun eta eskubideen zerrendetan sarturiko zuzenketak, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 26ko 23/1983 Foru legeko 36. artikuluak eta uztailaren 26ko 245/1993 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilari naizen aldetik.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Behin betikoz onestea "Vianako (Nafarroa) industrialdea" izeneko proiektuaren desjabetzapen eremuko mugapen proiektua eta plan horrek ukituriko titular, ondasun eta eskubideen zerrenda osoa, eta deklaratzea bertan azaltzen diren ondasunak okupatu beharrak direla.
2. Aurkezturiko alegazioak Foru Agindu honen azalpen zatian adierazi bezala ebaztea.
3. Desjabetzapen espediente honen justiprezio fasea eta, horrekin batera, adiskidantzazko eskuraketa aldia hastea.
4. Patricia Muñoz Nieves andrea eta Miguel Pérez García jauna izendatzea Administrazioaren ordezkari, aldez aurreko Adostasun, Okupazio eta Ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.
5. Alfredo Torreblanca Lafraya jauna eta María Carmen Uriz Lusarreta andrea izendatzea espediente honetan Administrazioaren peritu gisa aritzeko.
6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko zabalpen handieneko bi egunkarietan argitara ematea.
7. Foru Agindu hau eta aipatu zerrenda Vianako Udalera igortzea, iragarki oholean ikusgai para ditzan.
8. Foru Agindu hau ondoan eransten den zerrendan agertzen diren titular ukitu guztiei jakinaraztea.
9. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.
UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK
VIANAKO UDALERRIA
VI-002/2 Honorio González-Sampedro Pérez HOR 5 8 50 1 4 0 13 486 Lehor. al.
Tidón, 14. 31230 Viana (Nafarroa) ZIK 5 8 50 0 0 0 13 486 Lehor. al.
Alfredo González-Sampedro Pérez LE 70 105 700 3 29 0 13 486 Lehor. al.
Tidón, 14. 31230 Viana (Nafarroa) TL 5 8 50 1 1 0 13 486 Lehor. al.
VI-002/3 Nafarroako Gob. Gerrilan, Gar. eta Kom. Dep. DES 0 0 0 0 0 1.315 - - Recajo errepidea
Bide Zerbitzua
San Ignazio etorb., 2. 31002 Iruña (Nafarroa)
VI-003 Fernando Ancín Pérez jaunaren oinordeak DES 0 0 0 0 0 8.513 Partziala 19 672 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Dr. Esquerdo 177-1.º D, esc. 5.ª 28007 Madril (Madril) ZIK 35 70 571 0 0 0 19 672 Lehor. al.
EU 110 220 1.200 0 0 0 19 672 Lehor. al.
VI-018 Juan Arandía Bernechea DES 0 0 0 0 0 4.008 Osoa 19 700 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Hoyo, 43. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-019 Segundo Correa Sainz-Azueloren oinordeak DES 0 0 0 0 0 2.188 Osoa 19 701 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Jakinarazpenak: Ramona Aramayo Pérez andrea
Orfebres Santalinea, 15-1.º
12005 Castelló de La Plana (Castelló)
VI-020 Talleres Ortigosa, S.L. DES 0 0 0 0 0 4.008 Partziala 19 702 Lur. urbanizagarria-Baratzea,
Pol. Industrial Alberguería, s/n, bajo. 31230 Viana (Nafarroa) Lehor. al., larreak
VI-021 María Asunción Ramírez García DES 0 0 0 0 0 7.403 Osoa 19 704 Lur. urbanizagarria-Mahastia,
Idoi plaza, 3-3.a B. 31192 Mutiloabeiti (Nafarroa) putzua, galeria eta etxola
VI-022 Vianako herrilurra DES 0 0 0 0 0 3348 Partziala 19 705 Lur. urbanizagarria-Larreak
Plaza de los Fueros, 1. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-038 Vianako herrilurra DES 0 0 0 0 0 4.460 Partziala 19 749 Lur. urbanizagarria
Plaza de los Fueros, 1. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-040/2 María Nieves Chasco Fernández DES 0 0 0 0 0 490 Osoa 19 778 Nabea
Algarrada, 11. 31230 Viana (Nafarroa)
Angel Duque Arina
Algarrada, 11. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-040/3 Ignacio Fernández de Barrena Esparza DES 0 0 0 0 0 244 Osoa 19 778 Nabea
Abajo Santa María, 32. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-042 Talleres Ortigosa, S.L. DES 0 0 0 0 0 633 Osoa 19 782 Lur. urbanizagarria, Larreak
Pol. Industrial Alberguería, s/n, bajo. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-043 Talleres Ortigosa, S.L. DES 0 0 0 0 0 538 Osoa 19 783 Lur. urbanizagarria, lorategia
Pol. Industrial Alberguería, s/n, bajo. 31230 Viana (Nafarroa)
Destilerías La Nafarroa, S.A.
Pol. Ind. Alberguería, s/n, bajo. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-044 Vidal Cuadrado Alonso DES 0 0 0 0 0 895 Osoa 19 902 Lur. urbanizagarria, Abeltegia
Abajo Santa María, 60. 31230 Viana (Nafarroa)
Pedro Luis Cuadrado Sainz
Abajo San Pedro, 1-2.º 31230 Viana (Nafarroa)
VI-045 Alfonso Bonafau Arizu DES 0 0 0 0 0 3 Partziala 19 906 Lur. urbanizagarria, zoladura
Abajo de Santa María, 60, bajo. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-046 Virginia Sainz Martínez-Virgala andrearen oinord. DES 0 0 0 0 0 15.696 Osoa 19 907 Lur. urbaniz., bilt., putzua
Abajo Santa María, 30. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-046/1 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 1.241 Osoa - - Lur. urbanizagarria, bidea
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-047 Forjas de Viana, S.A. DES 0 0 0 0 0 538 Partziala 19 908 Lur. urbanizagarria, Baratzea
Ctra. de Recajo, 10. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-048 Manufacturas Vinílicas DES 0 0 0 0 0 1.076 Partziala 19 909 Lur. urbanizagarria,
Ctra. Recajo, 14. 31230 Viana (Nafarroa) zoladura, lorategia
VI-054/1 Luis Navaridas García DES 0 0 0 0 0 3.701 Osoa 19 915 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Plaza Coso, 4. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-055/2 María Carmen Cía Ancín DES 0 0 0 0 0 6.767 Osoa 19 916 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Amaia, 5-4.a ezk. 31002 Iruña (Nafarroa)
VI-056 Fernando Ancín Pérez jaunaren oinord. DES 0 0 0 0 0 2.735 Osoa 19 917 Lur. urbanizagarria, L.secano
Dr. Esquerdo 177-1.º D, esc. 5.ª 28007 Madril (Madril)
VI-057 María Carmen Cía Ancín DES 0 0 0 0 0 3.858 Osoa 19 918 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Amaia, 5-4.a ezk. 31002 Iruña (Nafarroa)
VI-058 Brunolar, S.L. DES 0 0 0 0 0 9.232 Osoa 19 919 Lur. urbanizagarria,
Nueva, 20. 31230 Viana (Nafarroa) Materialen bilt.
José Manuel Sainz Enrique
Abajo de Santa María, 31. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-058/1 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 2.821 Partziala - - Lur. urbanizagarria, bidea
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-059 Rufino Merino Arcauz DES 0 0 0 0 0 4.331 Osoa 19 920 Lur. urbanizagarria
Fuente Canónigos, 18. 31500 Tutera (Nafarroa)
VI-060 Ignacio Pellejero Correa DES 0 0 0 0 0 4.614 Osoa 19 921 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Urbanización D. Pedro; Del Cielo, 25.
29680 Estepona (Málaga)
Javier Pellejero Correa
Vallirana, 21-23, entresuelo 4.ª
08006 Barcelona (Barcelona)
José Manuel Pellejero Correa
Padre Claret, 17-3.º D. 28002 Madril (Madril)
Judith Pellejero Correa
Aragón, 530, ático 3.ª 08013 Barcelona (Barcelona)
VI-061/1 Julita Amelia Azpillaga Esquide DES 0 0 0 0 0 5.406 Osoa 19 922 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Medio de Santa María, 15. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-062/1 Luis Díaz de Cerio Díaz de Cerio DES 0 0 0 0 0 6.495 Osoa 19 923 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Campillo, s/n. 31228 Espronceda (Nafarroa)
VI-063/1 Gregorio Bernechea Vicente DES 0 0 0 0 0 1.740 Osoa 19 924 Lurzoru urbanizagarria
Abajo de San Pedro, 1. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-067 Angel Alcañiz Mayoral DES 0 0 0 0 0 8.614 Partziala 19 929 Lurzoru urbanizagarria
Serapio Urra, 26. 31230 Viana (Nafarroa)
Julián Alcañiz Mayoral
La Cigüeña, 11-5.º A. 26004 Logroño (Errioxa)
Construcciones Rialgarpe, S.L.
La Solana, s/n. 31230 Viana (Nafarroa)
Jesús Abadía García de Vicuña
Abajo de Santa María, 56. 31230 Viana (Nafarroa)
Francisco José Alcañiz Mayoral
San Millán, 19. 26004 Logroño (Errioxa)
Joaquín Cariñanos Laveaga
Francisco Alesón, 3. 31230 Viana (Nafarroa)
Adolfo Gajate García
General Espartero, 1-6.º E. 26003 Logroño (Errioxa)
Jesús García-Vicuña Gauna
Serapio Urra, 16. 31230 Viana (Nafarroa)
Gregorio Ignacio Riaño Marauri
Las Cruces, 61. 31230 Viana (Nafarroa)
Maximino Pérez Jubera
Plaza de la Constitución, 3. 31239 Aras (Nafarroa)
Asunción García de Vicuña Gauna
Abajo de Santa María, 56. 31230 Viana (Nafarroa)
Jesús Abadía Spot
Abajo de Santa María, 56. 31230 Viana (Nafarroa)
La Vianesa, S.L.
Avda. San Luis Gonzaga, 22-3.º izqda.
31230 Viana (Nafarroa)
VI-068 Jesús Mauro Pellejero Fernández DES 0 0 0 0 0 104 Partziala 19 930 Lurzoru urbanizagarria
Las Cruces, 3-1.º dcha. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-069 Miguel Martínez Arrieta DES 0 0 0 0 0 795 Partziala 19 931 Lurzoru urbanizagarria
Medio Santa María, 18, bajo. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-070 Construcciones Samaniego, S.L. DES 0 0 0 0 0 3845 Partziala 19 1027 Lur. urbanizagarria,
Pol. La Alberguería, s/n. 31230 Viana (Nafarroa) zoladura, lorategia
VI-070/1 Manufacturas Vinílicas DES 0 0 0 0 0 7.201 Osoa 19 1026 Lurzoru urbanizagarria
Ctra. Recajo, 14. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-071/2 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 427 Partziala - - Lur. urbanizagarria, bidea
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-073 Caucho Metal Productos <avarra, S.L. DES 0 0 0 0 0 4.523 Partziala 19 1028 Lurzoru urbanizagarria
Pol. Ind. Alberguería, s/n. 31230 Viana (Nafarroa)
Vianako Udala
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-073/1 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 5.285 Osoa 19 954 Lur. urbanizagarria, igerilekuak
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-075 Vianako Udala LE 10 15 50 0 0 0 19 956 Larreak
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-076 Plasti-Las, S.I. LE 15 23 150 1 25 0 19 957 Lurzoru urbanizagarria
Alberguería Pol. Ind., s/n. 31230 Viana (Nafarroa) TL 12 18 60 0 0 0 19 957 Lurzoru urbanizagarria
VI-078 Octavio Sainz Enrique DES 0 0 0 0 0 10.649 Osoa 19 959 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Abajo de Santa Maria, s/n, 3.º-C. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-079 María Mercedes Azpillaga Esquide DES 0 0 0 0 0 5.588 Osoa 19 960 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Yanguas y Miranda, 19. 31003 Iruña (Nafarroa)
VI-080 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 969 Osoa 19 961 Lur. urbanizagarria, Larreak
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-081 Hda. de José María Pipaón Chasco
Divina Merino Arcauz DES 0 0 0 0 0 22.730 Osoa 19 962 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Navarro Villoslada, 6. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-082 Juan Antonio Pellejero García DES 0 0 0 0 0 9.660 Osoa 19 963 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Marqués de Murrieta, 5-7.º 26005 Logroño (Errioxa)
VI-083 Félix Ciaurri Otero DES 0 0 0 0 0 4.987 Osoa 19 964 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
San Felices, 17. 31230 Viana (Nafarroa)
Victoria Ciaurri Otero
San Esteban, 7-14. º D. 31010 Barañain (Nafarroa)
Juan Antonio Ciaurriz Otero
Marcelo Celayeta, 103-3.a esk. 31014 Iruña (Nafarroa)
José Luis Ciaurri Otero
Las Cruces, 63. 31230 Viana (Nafarroa)
María Luisa Ciaurri Otero
n.º 26 Scuare Durmantelle Maisson Alpos. París (París)
Angeles Antoñana Murúa
La Rueda, 15. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-084 Félix Ciaurri Otero DES 0 0 0 0 0 15.537 Osoa 19 965 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
San Felices, 17. 31230 Viana (Nafarroa)
Victoria Ciaurri Otero
San Esteban, 7-14. º D. 31010 Barañain (Nafarroa)
Juan Antonio Ciaurriz Otero
Marcelo Celayeta, 103-3.a esk. 31014 Iruña (Nafarroa)
José Luis Ciaurri Otero
Las Cruces, 63. 31230 Viana (Nafarroa)
María Luisa Ciaurri Otero
n.º 26 Scuare Durmantelle Maisson Alpos. Paris (Paris)
VI-085 Marina Bujanda Garín-Lazcano DES 0 0 0 0 0 7.254 Osoa 19 966 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Fermín Irigaray, 2-1.º B. 26004 Logroño (Errioxa)
VI-085/1 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 2.718 Partziala - - Lur. urbanizagarria, Bidea
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-089 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 246 Osoa 19 973 Lurzoru urbanizagarria
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-089BIS Jacobo Silva Soba DES 0 0 246 0 0 0 19 973 Baratzea
G.º Salcedo 1-1.º D. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-090/1 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 1.501 Osoa 19 974 Lurzoru urbanizagarria
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-091 Marbú, S.A. DES 0 0 0 0 0 1.357 Partziala 19 975 Lurzoru urbanizagarria
Logroño-Lizarra, z.g.. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-092 Vidal Cuadrado Alonso DES 0 0 0 0 0 26.988 Osoa 19 977 Lur. urbanizagarria
Abajo Santa María, 60. 31230 Viana (Nafarroa) Baratzea, futbol zelaia
Pedro Luis Cuadrado Sainz
Abajo San Pedro, 1-2.º 31230 Viana (Nafarroa)
VI-095 Brunolar, S.L. HOR 40 60 239 1 3 0 19 988 Lur. urbanizagarria, bidea
Nueva, 20. 31230 Viana (Nafarroa) ZIK 10 15 239 1 1 0 19 988 Lurzoru urbanizagarria
Serafín Chasco García-Jalón LE 60 90 239 3 7 0 19 988 Lurzoru urbanizagarria
Rúa de Santa María, 40 1. 31230 Viana (Nafarroa) EU 40 60 239 2 5 0 19 988 Lurzoru urbanizagarria
Natividad Cortijo Ezquerro Martínez
San Antón, 17-4.º A. 26002 Logroño (Errioxa)
Pedro Luis Cuadrado Sainz
Abajo San Pedro, 1-2.º 31230 Viana (Nafarroa)
José Luis Cadarso Merino
Cruces, 53-3.º 31230 Viana (Nafarroa)
José Luis Ciaurri Otero
Las Cruces, 63. 31230 Viana (Nafarroa)
Vidal Cuadrado Alonso
Abajo Santa María, 60. 31230 Viana (Nafarroa)
Pablo Lázaro Abeytua
San Antón, 17-4.º A. 26002 Logroño (Errioxa)
Santiago Los Arcos Quintana
San Luis Gonzaga, 30-3.º 31230 Viana (Nafarroa)
José María Rubio Jubera
Norte, 2, bajo. 31239 Aras (Nafarroa)
Román Del Valle Sáenz
Piqueras, 30, bajo. 26006 Logroño (Errioxa)
Pedro Paños Molviedro
San Luis Gonzaga, 18. 31230 Viana (Nafarroa)
Francisca Sáenz-Pipaón Sáenz
La Pila, 4-4.º izqda. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-096 Angel Alcañiz Mayoral DES 0 0 0 0 0 201 Partziala 19 990 Lur. urbanizagarria, zoladura
Serapio Urra, 26. 31230 Viana (Nafarroa)
Francisco José Alcañiz Mayoral
San Millán, 19. 26004 Logroño (Errioxa)
Julián Alcañiz Mayoral
La Cigüeña, 11-5.º A. 26004 Logroño (Errioxa)
VI-097 Tricots Viana, S.A. DES 0 0 0 0 0 35 Partziala 19 1024 Lur. urbanizagarria, zoladura
Cementerio, 17. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-098 Precocinados y Casquerías Quinmar DES 0 0 0 0 0 117 Partziala 19 1025 Lur. urbanizagarria, zoladura
Cementerio, 17. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-104 Victoria Gauna Fernández DES 0 0 0 0 0 1424 Partziala 20 848 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Loiola, 13. 20005 Donostia (Gipuzkoa)
VI-104/1 Vianako Udala DES 0 0 0 0 0 1.931 Partziala Lur. urbanizagarria, bidea
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa) EZ 240 360 2.328 7 16 0 Bidea
VI-105 Vianako herrilurra DES 0 0 0 0 0 413 Partziala 20 870 Lurzoru urbanizagarria
Plaza de los Fueros, 1. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-105BIS Antonio López Rivas DES 0 0 572 0 0 0 20 870 Baratzea
Arcés, 18. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-106 Asunción Sainz Sanz DES 0 0 0 0 0 706 Partziala 20 873 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Barañaingo etorb., 13-2.a C. 31008 Iruña (Nafarroa)
José María Sainz Sanz
San Miguel, 1, bajo. 31230 Viana (Nafarroa)
María Esther Sainz Sanz
Mayor. 31230 Viana (Nafarroa)
Pilar Sainz Sanz
Mayor, 16. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-107 José María Arina Arina DES 0 0 0 0 0 535 Partziala 20 874 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Abajo Santa María, 14. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-108 José Luis Gauna Echeverría DES 0 0 0 0 0 180 Partziala 20 875 Lur. urbanizagarria, Baratzea
Abajo de San Pedro, 34-1.º 31230 Viana (Nafarroa)
VI-109 Antonio Martínez Cadarso DES 0 0 0 0 0 251 Partziala 20 876A Lur. urbanizagarria, Baratzea
Las Cruces, 24-1.º 31230 Viana (Nafarroa)
VI-110 María Pilar Ortigosa Arina DES 0 0 0 0 0 349 Partziala 20 877 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
M.º de Irache, 18-3.º dcha. 31011 Iruña (Nafarroa)
VI-111 José Vicente Martínez de Laño Artola DES 0 0 0 0 0 550 Partziala 20 878 Lur. urbanizagarria, frutarbolak
Abajo San Pedro, 18. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-112 Fernando Ancín Pérez jaunaren oinord. DES 0 0 0 0 0 962 Partziala 20 926 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Dr. Esquerdo 177-1.º dcha., esc. 5.ª 28007 Madril (Madril)
VI-113 Joaquín Hueto Asanza DES 0 0 0 0 0 239 Partziala 20 927 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Enrique Borrás, 61. 08820 Prat de Llobregat (Barcelona)
VI-114 Ignacio Sainz Esquide DES 0 0 0 0 0 251 Partziala 20 928 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Hoyo 17. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-115 Vicente Bujanda Garín-Lazcano DES 0 0 0 0 0 829 Partziala 20 929 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Plaza la Concepción, 1. 01314 Moreda (Araba)
VI-117 Félix Bujanda Díaz de Cerio DES 0 0 0 0 0 1.217 Partziala 20 930 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
Ctra. de Laserna, s/n. 01314 Moreda (Araba)
VI-117BIS Máximo López Caro DES 0 0 1.217 0 0 0 20 930 Lur. urbanizagarria, Lehor. al.
La Paz, s/n. 31588 Lazagurría (Nafarroa)
VI-118 Fernando Ancín Pérez jaunaren oinord. DES 0 0 203 0 0 0 20 931 Lehor. al.
Dr. Esquerdo 177-1.º dcha., esc. 5.ª 28007 Madril (Madril)
VI-122 Octavio Sainz Enrique TL 10 15 100 1 3 0 18 16 Mahastia
Abajo de Santa María, s/n, 3.º-C. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-128 Carlos Javier Barragán García HZ 10 20 100 0 0 0 18 779 Baratzea
Cruces, 53-3.º izqda. 31230 Viana (Nafarroa) TL 10 15 50 0 0 0 18 779 Baratzea
VI-129 Luis Angel García Barragán HZ 28 56 280 0 0 0 18 778 Hiri lurzorua
Ctra. Recajo, Km. 1. 31230 Viana (Nafarroa) TL 30 45 150 0 0 0 18 778 Hiri lurzorua
Fernando González Fernández
Ctra. Recajo, Km. 1. 31230 Viana (Nafarroa)
José Manuel González Fernández
Ctra. Recajo, Km. 1. 31230 Viana (Nafarroa)
Nicolás Manuel González Saenz-Diez
Ctra. Recajo, Km. 1. 31230 Viana (Nafarroa)
Embutidos El Bordón
Ctra. Recajo, Km. 1. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-138 Vianako Udala HOR 0 0 153 0 0 0 - - Bidea
Hoyo, 2. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-142 Bernardina Arrieta Alegría ZIK 0 0 52 0 0 0 13 473 Lehor. al.
Medio San Pedro, 6-1.º 31230 Viana (Nafarroa)
VI-143 Vianako herrilurra ZIK 65 98 603 0 0 0 13 472 Hiri lurzorua
Plaza de los Fueros, 1. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-144 Bodega Cooperativa Santa María Magdalena HOR 38 57 148 0 0 0 13 464 Hiri lurzorua
Ctra. Recajo. 31230 Viana (Nafarroa) ZIK 8 12 60 0 0 0 13 464 Hiri lurzorua
EU 11 17 100 0 0 0 13 464 Hiri lurzorua
TL 10 15 50 1 3 0 13 464 Hiri lurzorua
VI-146 Nafarroako Gob. Herrilan, Gar. eta Kom. Dep. DES 0 0 0 0 0 1.810 - - Logroñoko errepidea
Bide Zerbitzua
San Ignazio etorb., 2. 31002 Iruña (Nafarroa) LE 28 42 150 0 0 0 - - Logroñoko errepidea
VI-175 Francisca Sáenz-Pipaón Sáenz HOR 0 0 136 0 0 0 19 978 Lurzoru urbanizagarria
La Pila, 4-4.º izqda. 31230 Viana (Nafarroa)
VI-176 Santiago Los Arcos Quintana HOR 0 0 169 0 0 0 19 979 Lurzoru urbanizagarria
San Luis Gonzaga, 30-3.º 31230 Viana (Nafarroa)
VI-177 Construcciones Samaniego, S.L. LE 15 23 200 1 3 0 6 609 Lurzoru urbanizagarria
Pol. La Alberguería, s/n. 31230 Viana (Nafarroa)
-Ukipen moten laburdurak:
HOR: Hornidura.
HZ: Hornidura eta ur zikinak.
DES: Desjabetzapena.
ZIK: Ur zikinak.
ER / EUS / AR: erregistroak, euskarriak, arketak.
LE: Línea elektrikoa.
EZ: Euri-urak eta ur zikinak.
EU: Euri-urak.
TL: Telefonoa.
Iragarkiaren kodea: A0104966
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
