67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

177/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako laborategi eta gela teknikoetako ekipamendua erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako laborategi eta gela teknikoetako ekipamendua erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako laborategi eta gela teknikoetako ekipamendua erostea.

-Aurrekontua: 218.377,75 euro (36.335.000 pezeta).

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta zortzigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 948-426530 eta 948-426606 telefonoetan emanen da haiek eskuratzeko helbidea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............... jaun/andreak, ...........(e)koak, ...........ren izenean, Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako laborategi eta gela teknikoetako ekipamendua erosteko 2001eko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

1. lotea.-Saioetarako makina unibertsala: 21.035,42 euro (3.500.000 pezeta).

2. lotea.-Laborategiko ekipoak: 97.995,02 euro (16.305.000 pezeta).

3. lotea.-Laborategiko altzariak: 18.030,36 euro (3.000.000 pezeta).

4. lotea.-Informatikako ekipoak: 74.826,01 euro (12.450.000 pezeta).

5. lotea.-Altzari arautugabeak: 6.490,93 euro (1.080.000 pezeta).

Iragarkiaren kodea: A0105336