67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

618/2001 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Felisa Nieto Munguía andrea Vianako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintzako unitateburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Felisa Nieto Munguía andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Vianako Oinarrizko Osasun Laguntzako Erizaintzako unitateburu izendatzea, bitarte baterako.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3.-Ebazpen hau interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0105117