I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
615/2001 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen Litago Gil andrea Lizarrako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.-Carmen Litago Gil andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko estatutupeko langilea, Lizarrako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.
2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3.-Ebazpen hau interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0105116