I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
614/2001 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sagrario Santiago Aguinaga andrea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neonatologia Unitateko burua kargutik kentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, bitarte baterako edo jarduneko buru gisa arituko direnak, izendatzeko ahalmena.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Sagrario Santiago Aguinaga andrea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neonatologia Unitateko burua kargutik kentzea 2001eko martxoaren 31tik aurrera, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zuzendaritzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0105115