I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
599/2001 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Miguel Angel Ortega González jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Miguel Angel Ortega González jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0104979