I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
598/2001 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Aránzazu Loyola Rincón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Aránzazu Loyola Rincón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko Erizaintza Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0104978