I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
597/2001 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sofía Suescun Díez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 4an emandako 1413/1997 Ebazpenaren bidez, Sofía Suescun Díez andrea Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko Erizaintza Unitateko buru izendatu zen bitarte baterako.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Sofía Suescun Díez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0104977