III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R R A U L B E I T I
Jarduera sailkatua
L. Fernando Cabodevilla Eslava jaunak, Urraulbeitiko Udaleko alkateak,
Hauxe jakinarazten du: egungo legediarekin bat, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Sociedad Cooperativa Nebin, IFZ F 31099344. Jarduera: aireko eta lurrazpiko linea elektrikoa, 13,2 KVkoa eta Transformazio gune aurrefabrikatua, 100 KVAkoa, Tabarren (Urraulbeiti). Instalazioa: ezartzea. Tokia: Tabar. Alegazioak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Urraulbeitin, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.
Iragarkiaren kodea: A0105259