66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

112/2001 FORU DEKRETUA, maiatzaren 7koa, Cristina Urdánoz Ezcurra andrea Industri eta Teknologi, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Ingurumen, Industri eta Teknologi, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko maiatzaren zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Cristina Urdánoz Ezcurra andrea Industri eta Teknologi, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industri eta Teknologi, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: a0105128