III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
Akats zuzenketa
2001eko urtarrilaren 24ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 511. orrialdean, Altsasuko Udaleko kultur koordinatzaile edo teknikari lanpostu bat betetzeko deialdia argitaratu zen.
Hori dela eta,
EBATZI DUT:
1. 6.1 oinarria. Lehiaketaldia
Merezimenduen baremoa. Honela dio: "lehiaketari gehienez ere 17 puntu emanen zaizkio..." Esan behar du: "gehienez ere 16 puntu emanen zaizkio".
2. 6.2, 4. oinarria.
Honela dio: "buruz buruko elkarrizketa: ez da baztergarria izanen...Gehienez ere 15 puntu lortzen ahal dira..." Esan behar du:"gehienez ere 11 puntu lortzen ahal dira..."
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek eta jendeak oro har jakin dezan.
Altsasun, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan. Alkate andrea, Camino Mendiluze.
Iragarkiaren kodea: A0105140