66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 51. Ebazpena

Argitaraturik, 2001eko apirilaren 9ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Altsasuko Udaleko lan erregimeneko administrari-laguntzaile lanposturako Rosa Chaler Blasco izendatzeko proposamena.

Aurkezturik izangaiak aipatu deialdiko 7.2 oinarrian eskatutako agiriak.

Apirilaren 21eko 11/1999 Legeak, apirilaren 2ko Toki Erregimeneko Oinarriak arautzeari buruzko 7/1985 Legea aldatzekoa, alkatetzaren eskumenen artean honako hau ezartzen du: 21.h artikulua: "Langile guztien buru izatea eta haien izendapena nahiz zehapenak erabakitzea...".

Hori guztia dela eta,

EBATZI DUT:

1. Aipatu deialdiko 7.2 oinarrian aurreikusitako xedapenak beterik, Rosa Chaler Blasco izendatu dut Altsasuko Udaleko lan erregimeneko administrari-laguntzailea.

2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Izangaiak bere lanpostuaz jabetuko da berehala, deialdiko 8.3 oinarriak ematen dion epeaz baliatu nahi ez badu, behintzat.

4. Ebazpen honen kontra deialdiko 9. oinarrian aurreikusten diren helegiteak jar daitezke.

Altsasun, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0105139