66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 52. Ebazpena

Altsasuko Udaleko erdi-mailako tituludun aparejadore lanpostua, lan erregimenekoa, betetzeko deialdiko 9.1 oinarriak, 2000ko irailaren 15eko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, honela dio hitzez hitz: "Azken ariketaren emaitza emandakoan, epaimahaiak aditzera emango du Altsasuko Udaleko iragarki oholean eta azkeneko ariketa egin den lekuan, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuazio handien lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena egingo du".

Maiatzaren 9ko data daraman izendapen proposamena jakinarazi zaio berehala puntuazio gehien lortu duen izangaiari, aipatu deialdiko 9.2 oinarrian aurrikusten diren agiriak udalari helaraz diezaizkion, eta, halaber, udaleko iragarki oholean aditzera eman da.

Apirilaren 21eko 11/1999 Legeak, apirilaren 2ko Toki Erregimeneko Oinarriak arautzeari buruzko 7/1985 Legea aldatzekoa, alkatetzaren eskumenen artean honako hau ezartzen du: 21.h artikulua: "Langile guztien buru izatea eta haien izendapena nahiz zehapenak erabakitzea...".

Hori guztia dela eta,

EBATZI DUT:

1. Aipatu deialdiko 9.2 oinarrian aurreikusitako xedapenak beterik, Beatriz Aguirre Garciandia izendatzen dut Altsasuko Udaleko erdi-mailako tituluduna -arkitekto teknikoa edo aparejadorea-, lan erregimenekoa.

2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Izangaia berehala jabetuko da bere karguaz, deialdiaren 10.3 oinarriak ematen duen epeaz baliatzen ez bada behintzat.

4. Ebazpen honen kontra deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitako helegiteak jar daitezke.

Altsasun, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan. Alkatea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0105138