66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

108/2001 FORU DEKRETUA, apirilaren 23koa, Laura Onieva Larrea andrea Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutzatik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarteko gisa aritzeko izendapenak egin dituen organo berak libreki kargutik kentzen ahalko ditu.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Laura Onieva Larrea andrea Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Izendapenak 2001eko maiatzaren lehenaz geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0104879