III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
2001eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2001eko maiatzaren 4an eginiko osoko bilkura berezian, erregelamenduzko quorumarekin, 2001eko aurrekontu orokor bakarra onetsi zuen hasiera batez.
270/98 Foru Dekretuko 18. artikuluan xedatutakoa betez, aipatu espedientea jendaurrean egongo da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesatuek bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori inolako alegaziorik egin gabe iragaten bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.
Altsasun, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.
Iragarkiaren kodea: