III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z I R A U K I
Urbanizazio eta birzatiketa proiektuen hasierako onespena
Ziraukiko Udalak UANO 1-2 sektoreko borondatezko birzatiketa eta urbanizazio proiektua hasiera batean onestea erabaki zuen, 2001eko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran. Enagesa, S.L.k eta Ziraukiko Udalak sustatua da.
Jendaurrean egonen da hamabortz egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. eta 168.2 artikuluei jarraikiz.
Ziraukin, bi mila eta bateko apirilaren bederatzian. Alkatea, Cruz Barandalla Lacunza.
Iragarkiaren kodea: A0104084