66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

107/2001 FORU DEKRETUA, apirilaren 23koa, Laura Onieva Larrea andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzea xedatzen duena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 9. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak ahalmena du haren zuzendari kudeatzailea izendatu eta kargutik kentzeko, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposatuta eta Zuzendaritza Kontsiluaren adostasun txostena izanik. Aipatu estatutuak apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza-Kontseiluaren adostasunez, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Laura Onieva Larrea andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzea. Izendapenak 2001eko maiatzaren lehenaz geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0104878