66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

106/2001 FORU DEKRETUA, apirilaren 23koa, Angel Rodríguez San Vicente jauna, berak eskatuta, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzailearen kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 9. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak ahalmena du haren zuzendari kudeatzailea izendatu eta kargutik kentzeko, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposatuta eta Zuzendaritza Kontsiluaren adostasun txostena izanik. Aipatu estatutuak apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Angel Rodríguez San Vicente jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzailearen kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2001eko maiatzaren lehenaz geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0104877