66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak, bertzeak bertze, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaile jaunak gai honetaz emaniko txostena: "Kreditu transferentziak egiteko espedientea, 02224.12001 kontusailean. Udaltzaingoko funtzionarioen lansariak 2001eko ekitaldian".

Erabaki da:

Lehenbizi.-2001eko aurrekontuan kreditu transferentziak egiteko espediente hori onestea, 2.212.000 pezetakoa baita.

Bigarren.-Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai paratzea, 15 egun baliodunetan paratu ere, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean agertu ondotik, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Tafallan, bi mila eta bateko apirilaren bian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0103927