III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A Ñ A I N
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, hirigintzako legalitatea lehengoratzeko 01-01-B prozeduraren barrenean instruktoreak egindako karguen pleguarena, hortaz, honako honen bidez betetzen da indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoa:
Instruktorearen karguen plegua, legalitatea lehengoratzeko 01-01-B prozedurakoa, zeina Martín Pilar Lanzas jaunaren aurka ireki baitzen, Alkatetzaren 2001eko urtarrilaren 10eko ebazpenaren bidez, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko araudia ustez hausteagatik.
1.-Salatzaileak: Barañaingo Udaltzaingoa eta Udaleko arkitekto teknikoa.
2.-Ustez erantzulea den pertsonaren identifikazioa: Martín Pilar Lanzas jauna (Asturiasko Komunitatea, 3-6.a, Barañain).
3.-Egiaztatutako gertakariak: Barañaingo Asturiasko Komunitatea kaleko 3 atariko 6.ean, mendebaldeko fatxadan, terraza itxi da, egitura metaliko bat fatxadako elementuetan ainguratuta, bazterretan igeltsero lanez egindako itxiturez baliatuz, eta altzairuzko xafla bat estalki gisa paratuta; horrela, seigarren solairuko fatxadako atzeraemangunea kendu da eta gutxi-gorabehera 17,22 metroko azalera bat okupatu da. Ez dago obra egiteko behar den lizentziarik eta, gainera, Planak onartzen ez duen eraikuntza bat da, gainditzen dituelako han ezarritako eraikigarritasunaren mugak.
4.-Gertakariarekin zerikusia duten aginduak edo xedapenak: ondotik aipatzen diren xedapen hauek hautsitzat jotzen dira: Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 221. artikuluko I.b, I.c eta I.d idatz-zatiak, eraikuntza mota hori lizentziari loturiko egintza delako. Barañaingo H.A.P.O. zaharreko (1981eko irailaren 30ean onetsia) 114. artikulua eta eraikuntzaren xehetasun azterlana (Nafarroako Hirigintza Batzordeak 1983ko otsailaren 11n behin betikoz onetsitako testu bategina), Antolamendu eta Urbanizazioari buruzko Arauak, 2. atala, eraikuntzaren estalkiaren eta altueraren ezaugarriei dagokienez. Barañaingo H.A.P.O.aren berrikuspeneko Eremu publikoan eraikuntzak eta obrak egiteko ordenantza orokorreko 5. artikulua, eraikitako bolumena handitzeari dagokionez.
5.-Araudi aplikagarria: dagokion zehapen prozeduraren instrukzioa batere galarazi gabe, bidezkoa bada, kontuan hartuz aipatu eraikuntza horrek jotzen duela hirigintza planeamenduan azaltzen denaren aurka, bete beharko da Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 229. artikuluko 1.b idatz-zatian xedatutakoa (toki entitateen jarduna hirigintzako legalitatea babesteko). Lizentziarik gabe edo zehaztapenei egokitzeke bukatutako obrak: "Eraikina bat ez badator planeamenduarekin eraitsi dadila xedatuko da".
6.-Jarduketak eta alegazioak: Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 79. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, espedientatuari ohartarazten zaio ezen, prozedurako jarduketa nahiz tramiteak noiznahi eskuratzeko eskubidea deusetan ukatu gabe, egokiak iruditzen zaizkion alegazio, agiri edo informazio guztiak aurkeztu eta, hala nahi izanez gero, proba jakin batzuk egin daitezen proposatzen ahalko duela, hartarako zein baliabide erabiliko duen adierazita. Hori dena, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 84. artikuluan ezarritako entzunaldi tramitea (hamabost egun) baino lehen, ebazpen proposamena (kasua bada) egiten bada.
Barañainen, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Instruktorea, Jesús García Martínez.
Iragarkiaren kodea: A0103926