III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A Ñ A I N
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, 01-01-A zehapen prozeduraren barrenean instruktoreak egindako karguen pleguarena, hortaz, honako honen bidez betetzen da indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoa:
Instruktorearen karguen plegua, 01-01-A zehapen prozedurakoa, zeina Martín Pilar Lanzas jaunaren aurka ireki baitzen, Alkatetzaren 2001eko urtarrilaren 10eko ebazpenaren bidez, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko araudia ustez hausteagatik.
1.-Salatzailea: Barañaingo Udaltzaingoa.
2.-Ustez erantzulea den pertsonaren identifikazioa: Martín Pilar Lanzas jauna (Asturiasko Komunitatea, 3-6.a, Barañain).
3.-Egiaztatutako gertakariak: Barañaingo Asturiasko Komunitatea kaleko 3 atariko 6.ean, mendebaldeko fatxadan, terrazaren parte bat estali da, altzairuzko egitura bat fatxadako elementuetan ainguratuta, bazterretan igeltsero lanez egindako itxiturez baliatuz, eta altzairuzko xafla bat estalki gisa paratuta; horrela, bolumen berri bat sortu da, oinarrian gutxi-gorabehera 17,22 metro karratuko azalera duena, hartarako lizentziarik izan gabe.
4.-Hautsi dituen aginduak edo xedapenak eta aurretik jo daitekeen kalifikazioa: gertakari horiek hausten dute Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 248.3 artikuluan xedatutakoa, ez baitira betetzen Barañaingo H.A.P.O.ko eraikuntzari buruzko ordenantzako (1981eko irailaren 30ekoa) 114.a artikuluko determinazioak, hain zuzen ere estalki gisa paratutako altzairuzko xaflari dagokionez, egitate hori, besterik gabe, arau-hauste arintzat jotzen baita aipatu artikulu horretan. Halaber, hausten dute Foru Lege bereko 248.10 artikuluan xedatutakoa, lizentziarik gabe eraikitze lanak egiteagatik, egitate hori, besterik gabe, arau-hauste arintzat jotzen baita artikulu berean. Horietaz gain, hausten dute Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 249.5 artikuluan xedatutakoa, egindakoa gehiegizko eraikuntza baita, gainditzen baita Barañaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean onartutako eraikigarritasuna, egitate hori, besterik gabe, arau-hauste larritzat jotzen baita aipatu Foru Legeko artikulu berean.
5.-Indarra duten xedapenetan ezarritako zehapenak: Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 253. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste arinak 50.000tik 1.000.000ra bitarteko isunaz zehatuko dira, eta larriak, 1.000.0001etik 10.000.000ra bitarteko isunaz; dena dela, kontuan hartuko da Lege horretako bereko 254 eta 255. artikuluek zehapenaren graduazioaz diotena eta 258. artikuluan zehapena gutxitzeaz jartzen duena.
6.-Espedientea ebazteko eskumena duen organoa: Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 259.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, alkateak berea du zehatzeko ahalmena.
7.-Jarduketak eta alegazioak: espedientatuak bere borondatez aitortzen ahalko du bere erantzukizuna, Zehatzeko ahalmenaren erabilerarako prozedurari buruzko erregelamenduko 8 eta 13.d artikuluetan (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua) zehazten den moduan eta aipatzen diren ondorioekin.
Aipatu Errege Dekretuko 3, 16 eta 17. artikuluetan, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 74.1 artikuluan ere, xedatutakoaren arabera, espedientatuari ohartarazten zaio ezen, prozedurako jarduketa nahiz tramiteak noiznahi eskuratzeko eskubidea deusetan ukatu gabe, hamabost eguneko epea duela, egokiak iruditzen zaizkion alegazio, agiri edo informazio guztiak aurkezteko eta, hala nahi izanez gero, proba jakin batzuk egin daitezen proposatzeko, hartarako zein baliabide erabiliko duen adierazita. Hori dena, batere ukatu gabe 1398/1993 Errege Dekretuko 19. artikuluan ezarritako entzunaldirako eskubidea (hamabost egun), ebazpen proposamena (kasua bada) egiten bada.
Barañainen, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Instruktorea, Jesús García Martínez.
Iragarkiaren kodea: A0103925