III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A Ñ A I N
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, hortaz, eta aipatu Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara, Alkatetzaren 2001eko otsailaren 7ko ebazpenean espedientatuari jakinarazteko balio dezan. Ebazpen horren bidez hirigintzako legalitatea lehengoratzeko 01-23-B espedientea ireki zitzaion María Elena Cía andreari, hemen ondotik hitzez hitz ematen den moduan adierazita:
"Alkatetzaren Ebazpena, 2001eko otsailaren 7koa, zeinaren bidez hirigintzako legalitatea lehengoratzeko 01- 23-B espedientea irekitzen baitzaio María Elena Cía Mercapide andreari.
Alkate honek, kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 229.1 artikulua, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 68. artikulua eta hurrengoak, Toki Administrazioaren arloan indarra duten xedapenek (T.E.A.F.E., T.A.O.L. eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea) ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz
Ikusirik 2001eko otsailaren 6ko txostena, Udaleko arkitekto teknikoak egina, zeinetan egiaztatzen baita terraza itxi dela Gaztela-Mantxako Komunitatea, 3 bis, 5. eskuineko atikoan, Udal honetan halakorik egiteko lizentziarik eman denik inon jartzen ez duela. Txostenean dioenez, itxitura egin da egitura metaliko baten bidez, fatxadako elementuetan eta terrazaren karelean ainguraturik, estalki gisa metalezko xafla bat erabilita, eta guztira 26,04 metro karratu okupatuz, gutxi gorabehera. Horretaz gain, arkitekto teknikoaren lanean baieztatzen da aipatu obra ezin dela legeztatu, gainditu egiten dituelako Hirigintzako Arauetan ezarritako eraikigarritasun baldintzak.
Ebatzi dut:
1. Hirigintzako legalitatea lehengoratzeko espedienteari hasiera ematea, María Elena Cía Mercapide andreak (NAN zk.: 15.527.552) gaur egun legeztatu ezin diren obra batzuk lizentziarik izan gabe egin dituelako.
2. Jesús García Martínez jauna, Barañaingo Udaltzaingoko burua, espedienteko instruktore izendatzea.
3. Ebazpen hau interesatuari igortzea".
Barañainen, bi mila eta bateko apirilaren zazpian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: A0103924