66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, hortaz, eta aipatu Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara, Alkatetzaren 2001eko otsailaren 7ko ebazpenean espedientatuari jakinarazteko balio dezan. Ebazpen horren bidez 01-23-A zehapen espedientea ireki zitzaion María Elena Cía Mercapide andreari, hemen ondotik hitzez hitz ematen den moduan adierazita:

"Alkatetzaren Ebazpena, 2001eko otsailaren 7koa, zeinaren bidez 01-23-A zehapen espedientea irekitzen baitzaio María Elena Cía Mercapide andreari.

Alkateak, kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 259. artikulua eta hurrengoak; Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 73.1 artikulua; eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 68. artikulua eta hurrengoak,

Ebatzi du:

1. Zehapen espedientea irekitzea María Elena Cía Mercapide andreari (NAN zk.: 15.527.552), hirigintzako arau-hauste bat egiteagatik, estali egin baitzuen Gaztela- Mantxako Komunitatea, 3 bis, 5. eskuinean duen etxebizitzako terrazaren parte bat, hartarako behar den lizentzia izan gabe, eta gainera Barañaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean onartzen ez den eraikuntza-lan bat da.

2. Jesús María García Martínez jauna, Barañaingo Udaltzaingoko burua, espedienteko instruktore izendatzea.

Instruktoreak behar diren proba eta jarduketa guztiak eginaraziko ditu, gertakariak argitu eta zehapena ekar dezaketen erantzukizunak zehazteko.

Egiten diren jarduketak ikusi ondotik, kasuari dagokion karguen plegua eginen da, bertan azalduz zein diren egozten diren gertakariak. Hori jakinaraziko zaio interesatuari, zeinak hamabost egun izanen baititu bere erantzuna emateko.

Karguen pleguari erantzun ondotik, edo epea igarotzen bada erantzunik eman gabe, instruktoreak ebazpen proposamena prestatuko du, eta hori ere jakinaraziko zaio interesatuari, zeinak hamabost egun izanen baititu bere alde nahi duen guztia alegatzeko.

Hori dena adierazten zaizu, eta hamabost eguneko epea ematen, denbora horretan izendaturiko instruktorea errefusatzeko aukera izan dezazun, hala irudituz gero".

Barañainen, bi mila eta bateko apirilaren zazpian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0103923