66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

E D I K T U A

Alkatetzak emandako ebazpenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, argitara ematen dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udaleko edo Kontzejuko ediktu oholean:

Izena: José Miguel Iturri Santesteban. Zehapenaren eguna: 2000-12-01. Espedientea: abenduaren 4ko 514/200 Ebazpena. Arrazoia: eremu publikoan pixa egitea. Isunaren zenbatekoa: 25.000 pezeta.

Ebazpen honen kontra ondorengo errekurtsoetariko bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Atarrabian, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0103834