66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdia, Sanduzelaiko BBPBko "C" Unitatea (Cuatro Vientosko bidegurutzea) urbanizatzeko obren exekuzioa adjudikatzeko, prozedura irekiaz

Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2001eko martxoaren 30ean egin bilkuran, besteak beste, honakoa erabaki zuen:

"Espedienteko agiriak ikusita, erabaki da:

1. Kontratazio espedientea onestea, bai eta Sanduzelaiko BBPBko "C" Unitatea (Cuatro Vientosko bidegurutzea) urbanizatzeko obrei buruzko separata ere, espedientean baitago.

2. Adjudikazio prozedura hastea prozedura irekiaren deialdia eginez, aipatutako obrak egiteko. 48.405.709 pezetakoa (290.924,17 eurokoa) da aurrekontua, eta obrak 5 hilabeteko epean eta baldintzen pleguari jarraikiz egitekoak dira; plegu hori ere onetsi da.

3. 41.729.059 pezetako gastua baimentzea, Udalaren Hirigintza Gerentziako "U.I.VI-Sanduzelai" izeneko 3043222601010 gastuen egungo aurrekontuko kontusailaren kargura."

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren bostean. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0103833