III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L T Z A
2001eko aurrekontuak aldatzeko espedientea hasiera batez onetsirik
Nire agindupeko Udalak, 2001eko apirilaren 5ean egindako bilkuran, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
Lehena.-Hasiera batez onestea 2001eko aurrekontuetako aldaketari buruzko espedientea, behar bezala izapideturik Udalaren artxiboan utzi baita. Hona laburpena, kapituluka:
DIRUSARRERAK:
9. kapitulua: 62.449.937 pezeta.
GASTUAK:
2. kapitulua: 2.468.600 pezeta.
4. kapitulua: 5.248.844 pezeta.
6. kapitulua: 54.732.493 pezeta.
Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean ezarrita.
Hirugarrena.-6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldian ez bada erreklamaziorik aurkezten.
Oltza Zendean, bi mila eta bateko apirilaren seian. Alkatea, Miriam Berástegui.
Iragarkiaren kodea: A0103832