2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa xehakatua, 2. poligonoko katastroko 409. lurzatian, Zubiarte kaleko 25ean. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa xehakatua 2. poligonoko katastroko 409. lurzatian, Zubiarte kaleko 25ean, Lizarza Armendariz ahizpek sustatua, 2013 MPGO0001 zenbakidun espedientean dagoen testuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Uharten, 2013ko uztailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1310234