66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L G O R R I A G A

Ordenantza fiskala hasiera batez onetsirik

Elgorriagako Udalak, 2001eko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, legeak eskatutako quorumaz onetsi zuen, hasiera batez, Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupean egiten dituzten aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza.

Jakinarazten da ezen aipatutako ordenantza eta Udalaren erabaki hori ikusgai egonen direla Udalaren iragarki oholean, hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea azter dezaten, Udalaren Idazkaritzan egonen baita, eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza fiskala behin betikoz onetsitzat emanen da.

Elgorriagan, bi mila eta bateko apirilaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0103830