66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Alkatetzaren ebazpena, Artaz kalea-San Francisco ingurabidea luzatu aitzineko aktak egiteko datari buruzkoa

Udalak 2000ko ekainaren 29ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, Artaz kalea-San Francisco ingurabidea luzatzeko proiektua onetsi zen, Beriaingo arau subsidiarioetako H azpiunitatearen urbanizazioa bukatzeko. Halaber, proiektuaren onura publikoa deklaratu zen, erabakia jendaurrean jarri eta desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda titularrei jakinarazi.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Herrilan kontseilariaren azaroaren 6ko 352/2000 Foru Dekretuaren bitartez, Beriaingo Artaz kalea-San Francisco ingurabidea luzatzeko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratu zen.

Hona hemen Artaz kalea-San Francisco ingurabidea luzatzeko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideak:

Jabea: Fernando Latienda eta José María Zoroquiáin. Ukituriko ondasuna: katastroko 195. lurzatia. Bideak okupaturiko metro karratuak: 101,20. Ondasun mota: hiri lurzorua. Unitate sendotua: CRU. Eraitsi beharreko metro karratu eraikiak: 126,90.

Jabea: Adolfo Goñi. Ukituriko ondasuna: katastroko 196. lurzatia. Bideak okupaturiko metro karratuak: 20,20. Ondasun mota: hiri lurzorua. Unitate sendotua: CRU. Eraitsi beharreko metro karratu eraikiak: 32,80.

Jabea: Adolfo Goñi. Ukituriko ondasuna: katastroko 197. lurzatia. Bideak okupaturiko metro karratuak: 0,45. Ondasun mota: hiri lurzorua. Unitate sendotua: CRU. Eraitsi beharreko metro karratu eraikiak: 15,75.

Horiek horrela, eta ikusirik bai espediente administratiboa bai Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52 eta 24. artikuluetan nahiz aplikazio orokorreko gainerako xedapenetan xedatutakoa,

Nik, Tomas Prieto Blancok, Beriaingo Udaleko alkate udalburua bainaiz,

Ondokoa ebatzi dut:

1. Fernando Latienda Ruiz, José María Zoroquiáin Otazu eta Adolfo Goñi Azcárate jaunei dei egitea, Artaz kalea-San Francisco ingurabidea luzatzeko proiektuko obrek ukitutako titularrak baitira, iragarki hau argitaratu ondoko zortzigarren egun balioduneko 12:00etan ager daitezen, beren jabetzako finka okupatu aitzineko aktak egiteko, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Desjabetzapenak ukituriko lagunei dei egitea beren jabetzako finkara ager daitezen, Artaz kalea-San Francisco ingurabidea luzatzeko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak adiskidantzaz eskuratzeari buruzko akordioa lortzeko edo, bestela, administrazioak finkaturiko balio justuaren balorazioa zein den jakin dezaten, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 24. eta 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ukituei ohartaraztea ezen egintza horretara haiek berek edo behar bezalako ordezkariek agertu beharko dutela, titulartasunaren egiaztagiriak eraman beharko dituztela eta, egoki juzgatuz gero, perituak eta/edo notarioa ere eraman ditzaketela, betiere haien kontura.

Beriainen, bi mila eta bateko apirilaren bederatzian. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0103821