I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
IBILGAILU ASTUNAK 2 (III.2 Mota)
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Angel José Oyarzun Baraibar jaunari abeltzaintzako araudia ustez hausteagatik irekiriko 32/2001E zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.
"EBAZPENA, 2001eko martxoaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Angel José Oyarzun Baraibar jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, abeltzaintzako araudia ustez hautsi duelako.
Ikusirik Irunberriko kuarteleko Guardia Zibilak 2000ko urriaren 29an Angel José Oyarzun Baraibar jaunaren kontra egindako salaketa, Epizootiei buruzko 1952ko abenduaren 20ko Legea eta hori garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendua, maiatzaren 7ko 1665/76 Errege Dekretuak eguneratua, ustez hausteagatik.
Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Angel José Oyarzun Baraibar jaunari (NAN 72661251) 32/2001E zenbakiko zehapen espedientea irekitzea, abeltzaintzako kontserbazioa eta saneamendua erregulatzen dituen araudia ustez hausteagatik.
2. María Carmen Oteiza Ugarte andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.
Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.
3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.
4. 369/1997 Foru Dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukeraren berri ematen zaio, hartan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.
5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".
KARGUEN PLEGUA
32/2001E zehapen espedientea
1.-Salatua: Angel José Oyarzun Baraibar jauna.
Helbidea: San Esteban kalea, 42, 31797 Alkotz (Nafarroa).
2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2000ko urriaren 29a, NA-178 errepideko 7,700 k.p.an, Domeñun, Erromantzatuko mugapean.
3.-Salaturiko egintza(k):
NA-3026-BB matrikulako ibilgailuak zeraman 06324-R atoian behor bat Igaritik Donamariara eramatea, arauzkoa den Jatorri eta Osasuneko Gidaliburua edo garraiorako agiria eduki gabe. Gidaria Angel José Oyarzun Baraibar jauna zen.
4.-Arau-haustea(k) eta hautsiriko agindua(k):
Epizootiei buruzko 1952ko abenduaren 20ko Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua, 1955eko otsailaren 4koa. Erregelamendu horrek 32. artikuluan xedatzen duenez, animaliak bizi direneko udalerritik kanpo ibili eta eramateko Jatorri eta Osasuneko Gidaliburua nahitaezkoa da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 92-01-13an eman zuen Foru Aginduaren 1. artikuluan animaliak garraiatzeko osasun agiriei buruz xedaturikoari dagokionez, horretan xedatzen baita, halakorik ezean, garraiorako agiriaren beharra dagoela.
5.-Proposaturiko zehapena (mailakatzea eta zenbatekoa):
Aipatu gertaeretan arau-hauste ez hain larria egin da, 1665/76 E.D.aren 1. eta 2. artikuluei eta E.D. berak eguneratutako Epizootien Erregelamenduko 217. artikuluko 3. lerroaldeari jarraikiz, eta 2.500 pezetatik 100.000 pezetara bitarteko isuna ezar daiteke; dagokiokeen zehapena 20.000 pezetakoa da, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.
369/1997 Foru Dekretu horren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko ere.
Epe horretan, aipatu espedientea aztertu ahalko du Abere Osasuneko Atalean (Tutera k. 20, behea, Iruña). Erantsitako zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek.
Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabostean.-Instruktorea, María Carmen Oteiza Ugarte.
Iragarkiaren kodea: A0104492