66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

IBILGAILU ASTUNAK 2 (III.2 Mota)

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Francisco Sánchez Barclay jaunari irekitako 233/00 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa.

1378/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Francisco Sánchez Barclay jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Nafarroako Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Lizarrako Kirol Ehiztari eta Arrantzarien Elkarteak, 2000ko abuztuaren 27an, salaketa jarri zuen.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Francisco Sánchez Barclay jaunari zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hamaikan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

233/2000 espedientea

1.-Salatua: Francisco Sánchez Barclay jauna.

Helbidea: Vara del Rey kalea, 73-6.C, Logroño (Errioxa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2000ko abuztuaren 27an, 21:05etan, Marín zubian, Azedoko barrutian.

3.-Salatutako egintza: 97 karramarro harrapatzea, horietako 40 baimendua den tamaina baino txikiagokoak izanik. Horretarako, 6 salabardo erabili zituen (3 identifikatu gabeak).

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

-Arau-hauste arina, 119.13 artikuluan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, otsailaren 21ean, eman 181/2000 Foru Aginduak ezarritako xedapen orokorrak hausteagatik. Agindu horren bidez finkatu zen 2000. urtean Nafarroan indarra izanen zuen arrantzarako berariazko arautegia, eta ezarri zen arrantzari bakoitzak, gehienez ere, hiru salabardu erabiliko zituela, karramarro seinaledunaren Azedoko arrantza barrutian.

-Arau-hauste arina, 119.20 artikuluan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 21ean eman 181/2000 Foru Aginduaren bidez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak finkatutako mugak, animalien kopuru, pisu edo tamainari dagokienez, ez errespetatzeagatik. Agindu horren bidez finkatu baitzen 2000. urtean Nafarroan indarra izanen zuen arrantzarako berariazko arautegia.

5.-Zehapen proposamena: 40.000 pezetako zehapena ezartzea proposatu da (20.000 pezeta arauhauste arin bakoitzarengatik), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.a) artikuluari jarraikiz.

6.-Kalteordainak: ez da bidezko, karramarroak ibaira bueltatu zituen eta.

7.-Zehapen osagarriak: ez da bidezko.

8.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko, bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hamaikan. Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: a0104063