I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
IBILGAILU ASTUNAK 2 (III.2 Mota)
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 47/2001 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.
"47/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Jos' Angel Echeverra Goicoechea jaunari, Berako Iparralde kaleko 4 zenbakiko "Bar Puy" establezimenduaren titularra baita, 100.000 pezetako isuna ezartzen diona, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia ustez hausteagatik.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, urriaren 3an, emandako 220/2000 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion 89/2000 zehapen espedienteari Jos' Angel Echeverra Goicoechea jaunaren kontra, "Bar Puy" establezimenduaren titularra baita, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia ustez hautsi duelako, hain zuzen ere, erreklamazio liburu edo orririk ez zuelako. Hori guztia ikusirik,
Zehapen espedientea hasteko Foru Agindua jakinarazi ondoren, salatuak horretarako epean alegaziorik aurkeztu ez zuenez, espedientearen instruktoreak ebazpen proposamena eman zuen 2000ko azaroaren 14an eta bertan adierazi frogatutzat jotzen diren gertaera horiek Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren aurkako arau-hausteak direla, eta arau-hauste horiek larriak direla aipatu Foru Legearen 23.10 artikuluaren arabera; hortaz, 100.000 pezetako isuna jartzea proposatu zuen.
Ebazpen proposamena zuzenean jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara eman da Berako Udaleko ediktu oholean eta 2001eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 9an.
Administrazio Publikoen zehapen ahalmenaren erabilpena arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritako epea iraganik, Erregelamendu horren 20. artikuluan agindutakoari jarraituz, eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. José Angel Echeverría Goicoechea jaunari 100.000 pezetako isuna ezartzea, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.
2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordain-gutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).
3. Foru Agindu honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta José Angel Echeverría Goicoechea jaunari, eta ohartaraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Indurain."
Iragarkiaren kodea: a0104156