I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Ebazpenak
762/2001 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Barne zuzendari nagusiak emana, 2001eko denboraldirako zezen ikuskizunetan arituko diren albaitariak izendatzen dituena.
Ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren xedapenak, Nafarroako zezenplazetan toreatuko diren zezenen osasun eta gaitasun azterketa eginen duten albaitarien izendapenari buruzkoak, betetzearren, eta 2001eko zezenketaren denboraldia hasia denez gero, bidezko da izendapen hori egitea Abeltzaintza Zerbitzuaren eta Osasun Publikoaren Institutuaren proposamenetan oinarrituta.
Lehendakaritza eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bitartez emandako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako albaitari hauek izendatzea aurten Nafarroako zezenplazetan toreatuko diren zezenen osasun eta gaitasun azterketa egin dezaten:
ANDRES ARRIAGA OROQUIETA
JULIAN ARZOZ RIEZU
RAFAEL ASCUNCE HERNANDEZ
MANUEL BARRON PEREA
JUAN IGNACIO BERASAIN OROZ
JAVIER CHAVARRI ANCIN
JESUS M.ª DE ANDRES HUALDE
CARLOS ECHEVERRIA ELCARTE
FCO. JAVIER EGUILUZ SAENZ
CESAR FERNANDEZ SALINAS
SANTIAGO LOPEZ CAMACHO
ROSA LOPEZ GALINDO
ROSA LORANCA JIMENEZ
MIGUEL ANGEL MARTINEZ PEREZ
VICTORIANO MAYORAL COSCOLIN
XABIER MENDIOROZ FAGOAGA
PEDRO OTEIZA ORRADRE
JESUS RODRIGUEZ ERRANDONEA
CRISTINA ROMANO BASARTE
CONCEPCION SAN MARTIN CASI
JESUS M.ª SANZ DE LA IGLESIA
JESUS A. SAROBE CARRICAS
INES ZALBA AGORRETA
2. Iruñeko zezenplazako zezenketetan eta pikadoreekin egiten diren nobilladetan bi albaitari arituko dira, Abeltzaintza Zerbitzukoak. Nafarroako gainerako zezenplazetan eginen diren gainerako zezen ikuskizunetan albaitari bat arituko da, Zerbitzu berekoa.
3. Abeltzaintza Zerbitzuari dagokio Ebazpen honetan proposatu eta izendatutako albaitarien artean herri bakoitzarentzat aukeratzeko ahalmena.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamaseian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.
Iragarkiaren kodea: A0105238