I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
IBILGAILU ASTUNAK 2 (III.2 Mota)
EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Euskara Kultur Elkargoak Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari jarritako 413/01 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzen duena.
2001eko maiatzaren 3an erregistroan sartutako ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 413/01 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman zuen, hogei eguneko epe luzaezinaren barruan.
Aipatu administrazioarekiko errekurtsoa Euskara Kultur Elkargoak jarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua aldatzeko otsailaren 9an eman zuen 22/01 Foru Aginduaren eta abenduaren 11ko 372/2000 Dekretuaren aurka. Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiliko diren merezimendu baremoak ezarri ziren. Foru Derektuaren bidez euskararen erabilera arautu da Nafarroako Administrazio Publikoetan.
Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio Administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49, artikuluan ezarri bezala.
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Euskara Kultur Elkargoak 413/01 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari jarritako igortzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek jakin dezaten, eta interesa duten guztiei dei egitea, autoetan agertu ahal izateko, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen honen berri ematea, onetsi eta ondoko bost eguneko epean, Euskara Kultur Elkargoari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari eta Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: A0105178