66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

IBILGAILU ASTUNAK 2 (III.2 Mota)

EBAZPENA, 2001eko apirilaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazioak jarritako 311/2001 administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari igortzen duena.

2001eko apirilaren 20an erregistroan sartutako ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 311/2001 administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman zuen, hogei eguneko epe luzaezinean.

Administrazioarekiko errekurtso hori Estatuko Administrazioak jarri zuen urtarrilaren 22ko 13/2001 Foru Dekretuaren kontra. Dekretu horrek, 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa betez, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lansariak, hala nola eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzen ditu.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio Administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Estatuko Administrazioak jarritako 311/2001 administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea interesa dutenek haren berri izan dezaten, eta dei egitea, autoetan, Sail horretan, ager daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen honen berri ematea, onetsi eta ondoko bost eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hamarrean, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0104882