66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

IBILGAILU ASTUNAK 2 (III.2 Mota)

577/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Artaxoako Udal Plana 1. poligonoko 86, 1874 eta 1875. lurzatietan aldatzeko espedientea, Rosario Linzoain Yárnoz andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Artaxoako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Artaxoako Udal Plana 1. poligonoko 86, 1874 eta 1875. lurzatietan aldatzeko espedientea, Rosario Linzoain Yÿrnoz andreak sustatua, behin betikoz onestea, eta xedatzea, modu loteslean, etxebizitzetako lurzoru urbanizagarri antolatuaren izaera hartuko duela sailkapenean, aprobetxamendu bera mantenduz. Halaber, Udalak, bere eskumenak erabiliz, balio anitzeko ekipamenduetarako erabili beharreko lurzoruaren lagapena zehaztu beharko du.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Aldaketaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Artaxoako Udalari eta Rosario Linzoain Yárnoz andreari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0105182