66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

IBILGAILU ASTUNAK 2 (III.2 Mota)

110/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Lekunberriko eta Lesakako Udalek eta Idoia Saralegui San Sebastián eta Milagros Rubio Salvatierra andreek jarritako 444/2001 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena. Aipatu errekurtsoa euskararen erabilerari buruzko araudia euskal eremuan aplikatzeko ekintza-plana onetsi zuen Erabakiaren kontrakoa da (Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakia).

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 444/2001 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman du. Aipatu errekurtsoa Lekunberriko eta Lesakako Udalek eta Idoia Saralegui San Sebastián eta Milagros Rubio Salvatierra andreek jarri zuten, euskararen erabilerari buruzko araudia euskal eremuan aplikatzeko ekintza-plana onetsi zuen Erabakiaren kontra (Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakia).

Aipatu espedientea 2001eko ekainaren 15a baino lehen igorri behar da.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. Lekunberriko eta Lesakako Udalek eta Idoia Saralegui San Sebastián eta Milagros Rubio Salvatierra andreek jarritako 444/2001 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Interesatuei dei egitea autoetan ager daitezen, ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, eta legezko ordezkapenaz Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0105514