I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
ERABAKIA, 2001eko martxoaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua, tarifa multzoetan sartzen diren ibilgailu moten deskribapena zehaztu, Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak berrikusi, eta bidesariak eguneratzen dituena, Nafarroako Gobernuaren 2000ko otsailaren 28ko Erabakiaren bidez onetsi ziren deskontu bereziak aplikatu eta gero.
Nafarroako Gobernuak, 1997ko urriaren 20an harturiko Erabakiaren bidez, onetsi egin zuen Nafarroako Autobideko tarifa multzoen motak eta definizioak aldatzea eta bidesariak kontzeptu bakoitzari aplikatu beharreko BEZaren tasa berrira egokitzea. Zenbait ibilgailuren bilakaera teknikoa ikusirik, komenigarritzat jo da haiek deskribatzeko erabilitako terminologia aldatzea edo zehaztasun batzuk eranstea, haietako bakoitzari dagokion bidesaria kobratzeko orduan hobeki identifikatu ahal izateko.
Beste aldetik, Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian (Nafarroako autobidearen lehen fasea eraiki, zaindu eta ustiatzeko kontratuaren zenbait alderdi aldatu eta bidesari berriak onesten dituena) ezarritako prozedurari jarraikiz, kontzesio-hartzaileak eskatzen du tarifak berrikus daitezen, 2000ko martxoaren 1etik hasi eta 2001eko otsailaren 28ra bitarte doan denboran Kontsumorako Prezioen Indizeak izan duen gorabeheraren % 95 aplikatuz.
Kontuan hartuz denbora-tarte horretan K.P.I.ak % 3,80ko gorakada izan duela, aipatu Erabakiaren 2. atalean ezarritakoa eta Gobernuak kontzesio-hartzailearenean duen Delegazioaren adostasun txostena ikusirik, bidezkoa da oinarrizko tarifak % 3,61 goratzea.
Azkenik, Nafarroako Gobernuaren 2000ko otsailaren 28ko Erabakiaren 1. atalean ezarritakoan oinarriturik, bidezko da deskontu berezien aplikaziotik ateratzen diren bidesarien zenbatekoak eguneratzea, kontuan hartuz Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian oinarrizko tarifentzat finkatu ziren prozedura eta datak.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU
1. Nafarroako Gobernuaren 1997ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez onetsi ziren tarifa multzoen motak eta definizioak aldatzea eta, beraz, honela uztea:
KATEGORIA MOTA DEFINIZIOAK BEZ TASA
ARINAKI.1Motozikletak, sidekardunak edo sidekargabeak.
Turismoko ibilgailuak, atoigabeak edo atoidunak gurpil bikirik gabe (bi gurpil).
%7
I.2Bi ardatzeko furgoi eta furgonetak (lau gurpil).
Bi ardatzeko mikrobusak (lau gurpil).
%16
ASTUNAK 1II.1Turismoak (bi ardatz lau gurpil), gurpil bikiko (bi gurpil) ardatz bakarreko atoiarekin.
%7
II.2Bi ardatzeko kamioi eta autokarrak, gurpil bikiarekin (bi gurpil).
Bi ardatzeko kamioi eta autokarrak, gurpil bikiarekin eta ardatz bakarreko atoiarekin.
Hiru ardatzeko kamioi eta autokarrak, gurpil bikiarekin (bi gurpil).
Furgoiak, furgonetak eta mikrobusak (denek bina ardatz eta launa gurpil), gurpil bikiko (bi gurpil) ardatz bakarreko atoiarekin.
%16
ASTUNAK 2III.1Turismoak (bi ardatz, lau gurpil), bi edo ardatz gehiagoko atoiarekin eta bederen ardatz bat gurpil bikiduna.
%7
III.2Kamioiak eta autokarrak, atoidunak edo atoigabeak, lau ardatz edo gehiagokoak.
Furgoiak, furgonetak eta mikrobusak (denek bina ardatz eta launa gurpil), bi ardatz edo gehiagoko atoiarekin eta bederen ardatz bat gurpil bikiduna.
%16
2. Erabaki honek indarra hartzen duen egunetik aurrera Autopistas de Navarra, S.A.k (AUDENASA) kudeatzen dituen Nafarroako autobideko ondorengo tarteetan aplikatu beharreko oinarrizko tarifak honako hauek izanen dira, kategoria eta tarteen arabera:
Iparraldea (Iruña-Irurtzun) 11,7468 15,1867 20,7091
Hegoaldea (Tutera-Iruña) 10,6700 15,1867 20,7091
Bide tarte horietako baten barreneko Tafalla- Hegoa/Tafalla-Iparra/Iruña tartean, jarraituko zaio Nafarroako Gobernuaren 1999ko abenduaren 13ko Erabakiaren 2. atalean ezarritakoari.
3. Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian ezarritako kalkulu sistema aplikatuz, honako bidesari hauek ateratzen dira, kategoria, mota eta estazioen arabera (BEZa barne):
Arinak I.1 585 295 40 385 230
Arinak I.2 635 320 40 420 250
Astunak 1 II.1 835 420 90 515 295
Astunak 1 II.2 905 455 90 565 320
Astunak 2 III.1 1.140 570 90 735 405
Astunak 2 III.2 1235 615 90 805 435
Tiebasko estazioari dagozkion bidesariak kalkulatzeko, ezarritako metodoa aplikatzetik ateratzen denari kendu egiten zaizkio taulan Tafallako estazioari dagozkion bidesariak.
Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian tarifak berrikusteko ezarritako formula eta Nafarroako Gobernuaren 2000ko otsailaren 28ko Erabakian ezarritakoa aplikatuz, eguneratu egiten dira, baita ere, onetsitako deskontu bereziak aplikatzetik ateratzen diren bidesariak, eta, beraz, honela geldituko dira, kategoria, mota eta estazioen arabera (BEZa barne):
4.1. Ibilgailu arinak
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 585 310 155
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 295 155 77,50
Tafalla-Iruña Tiebas 385 210 105
Iruña-Irurtzun Saratsa 230 125 62,50
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 635 340 170
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 320 175 87,50
Tafalla-Iruña Tiebas 420 230 115
Iruña-Irurtzun Saratsa 250 135 67,50
4.2. Aurreko taula horietan ematen diren prezioen azpian dauden deskontu bereziak aplikatuko zaizkie bidesaria A-15 txartelarekin ordaintzen duten ibilgailu arinen erabiltzaileei. Itzulerako bidaia 72 ordu igaro baino lehen egiten badute, bidaia doakoa izanen dute.
Gainerako erabiltzaileei (ibilgailu arinak) indarra duten tarifa eta bidesariak aplikatuko zaizkie.
4.3. Astunak:
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 835 285
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 420 145
Tafalla-Iruña Tiebas 515 95
Iruña-Irurtzun Saratsa 295 95
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 905 310
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 455 155
Tafalla-Iruña Tiebas 565 105
Iruña-Irurtzun Saratsa 320 105
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 1.140 285
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 570 145
Tafalla-Iruña Tiebas 735 95
Iruña-Irurtzun Saratsa 405 95
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 1.235 310
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 615 155
Tafalla-Iruña Tiebas 805 105
Iruña-Irurtzun Saratsa 435 105
4.4. Aurreko tauletan aipatzen diren Ibilgailu astunak 1 (II.1 eta II.2 motakoak) eta Astunak 2 (III.1 eta III.2 motakoak) epigrafeetako ibilgailuei deskontuak aplikatuz ateratzen diren bidesari berriak aplikatzeko, ez da beharrezkoa izanen A-15 txartela erabiltzea.
A-15 autobidean barna dabiltzan ibilgailu astunen ohiko erabiltzaileentzat segituko du kontzesio kontratuko 3.2 klausulan ezarritako deskontu orokorren politika berak, Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian zehazten den bezalaxe.
5. Erabaki honek 2001eko apirilaren 1ean berean sortuko du dagokion eragina.
6. Erabaki hau jakinaraztea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Autopistas de Navarra, S.A.ri eta Nafarroako Gobernuak aipatu kontzesio-hartzaile horretan duen Delegazioari.
7. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iragarkiaren kodea: A0103572