I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Cepsa Elf-Gas, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Esako (Nafarroa) Lasaitasuna auzoberriko 85 etxebizitzatan erabiltzeko petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.
Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da Esan propano gasa bildu eta banatzeko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:
Eskatzailea: Cepsa Elf-Gas, S.A., helbidea América etorbidea, 32-9.a, 28028-Madrilen duena, eta jakinarazpenetarako beste helbide hau: "Finca el Turrullón", Zaragoza-Huesca errepidea, 50800-Zuera (Zaragoza).
Eskabidearen helburua: Esako Lasaitasuna auzoberriko etxebizitzetan erabiltzeko propano gas komertzialaren bilketa, banaketa eta horniketarako administrazio baimena.
Kokapena: 13,030 m3-ko A-2 motako biltegia aurreikusi da. Lur gaineko biltegi finko bat eginen da, auzoberriak Esako 1. poligonoan duen 678. lurzatian, Lasaitasuna komunitatean.
Ezaugarriak: gas egoeran dagoen propano komertzialaren kanpoaldeko banaketa-sarea biltegi estaziotik abiatuko da eta lurpetik joanen auzoberriko kaleetatik. Hodiak dentsitate ertaineko polietilenozkoak izanen dira, SDR11, 32 eta 20 mm-ko DN-koak (UNE 5333), eta 38 hartune, guztira 890 m.l., 20 mm-ko DNko polietilenozkoak, saretik hasita hartune giltzaraino, familia bakarreko bi edo bost etxebizitzen multzoetako bakoitzean.
Sarea 85 abonaturentzat diseinatu da. Abiapuntuan presioa 1,50 kg/cm2-koa izanen da, urrutieneko puntuan gutxienez 1,00 kg/cm2-koa segurtatuko da eta aldi bereko emana 24,5 kg/h izanen da; udan eguneko kontsumoa 993 kg- koa eta neguan 3814 kg-koa lurruntze naturalarekin.
Aurrekontua: aurreikusitako instalazioaren aurrekontua sei milioi, laurehun eta zortzi mila, seiehun eta sei (6.408.606) pezetakoa da.
Egiteko epea: instalazioak 2 urteko epean eginen direla kalkulatu da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, Fuerte Príncipe II. eraikina, 1-5. solairua. 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemeretzian.-Industri Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: a0104228