I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
409/2001 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Mendillorrin bidea bikoiztea: iparraldeko irteeraren eta Teileriako biribilgunearen artean" izeneko proiektuaren erredakzio lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.
Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du, "Mendillorrin bidea bikoiztea: iparraldeko irteeraren eta Teileriako biribilgunearen artean" izeneko proiektuaren erredakzio lanak kontratatzeko.
-Kontratuaren xedea: "Mendillorrin bidea bikoiztea: iparraldeko irteeraren eta Teileriako biribilgunearen artean" proiektuaren erredakzio lanak kontratatzea.
-Adjudikazio modua: lehiaketa.
-Lizitazio prezioa: 5.000.000 pezeta (30.050,61 euro).
-Egiteko epea: 5 hilabete.
-Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2001eko ekainaren 25era arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2001eko uztailaren 4an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.
Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.
PROPOSAMEN EREDUA
Behean sinatzen duenak, ............ jaun/andreak, adinez nagusiak, ............(e)ko ............ kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ............ ordezkatuz, "Mendillorrin bidea bikoiztea: iparraldeko irteeraren eta Teileriako biribilgunearen artean" izeneko proiektuaren erredakzio lanak lehiaketa bidez adjudikatzeko .......(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren, lizitazioa arautzen duten agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .............. (letra eta zenbakitan) ......... pezetaren truke.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: a0105346