66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

385/2001 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Kalitate Kontrolaren Laborategiarentzako laguntza teknikoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 2001. urtean bultzatutako zenbait obratarako" izeneko lanen kontratazioa esleitzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da martxoaren 30eko 296/2001 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Kalitate Kontrolaren Laborategiarentzako laguntza teknikoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 2001. urtean bultzatutako zenbait obratarako" izeneko lanak egitea.

-Esleitzeko era: irekia/enkantea.

-Aurrekontuaren unitate-prezioen merkatzea: % 1,2 (gehieneko aurrekontua 25.000.000 pezetakoa da, 150.253,03 euro).

-Egiteko epea: kontratua sinatuz gerotik 2001eko abenduaren 31 arte.

-Esleipen-hartzailea: Laboratorio Proyex, S.A.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0104968