I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 9koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Justizia Zuzendaritza Nagusirako 10 fotokopiagailu digitalen hornidura, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez, kontratatzeko espedientea onesten duena.
Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Justizia Zuzendaritza Nagusirako 10 fotokopiagailu digitalen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Justizia Zuzendaritza Nagusia 10 fotokopiagailu digitalez zer enpresak hornitu behar duen aukeratzea (2001/72 espedientea).
-Izapidaketa: arrunta.
-Esleitzeko prozedura: irekia.
-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
-Kontratuaren aurrekontua: 9.000.000 pezeta.
-Burutzeko epea: hogei egun natural edo eskaintzan agintzen dena, hori baino laburragoa bada.
-Proposamenen aurkezpena: 2001eko ekainaren 25eko 14:30a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.
-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2, behea, Iruña), bulegoko ordu eta egunetan.
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 2001eko uztailaren 5eko 10:00etan, aipatu Zerbitzuaren bulegoetan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: A0104937