I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
139/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Fiteroko Santa María la Real parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, Fiteroko Santa María la Real parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko.
Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, Lege horren zati bat garatzen duen urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak, urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatuak, eta Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Fiteroko Santa María la Real parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.
2. Espedientearen izapidaketa aurrera eramatea, indarra duten xedapenekin bat etorriz.
3. Foru Agindu hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru Agindu honen berri ematea Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Arte Ederren eta Ondasun Kulturalen Zuzendaritza Nagusiko Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin, bai eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalari ere.
5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean hogeita hamar egunez paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: A0105113